eGelaPortfolio (Portfolio elektronikoak)

eGelaPortfolio

eGelaPortfolio-k esperientziak, ikastaldiak eta ikasketa prozesuan zehar lortutako emaitzak islatzen dituzten portfolio elektronikoak sortu, gorde eta aurkeztea ahalbidetzen du.

Ikasleen portfolio elektronikoei euskarria emateko aplikazio hau martxan jartzeak, titulazio batzuek zuten beharrei erantzuna ematea dakar. Izan ere, batzuetan unibertsitateko egonaldian izandako garapen curricularraren  ebidentzi bihur daitezkeen, gaitasunak egiaztatzen dituzten  erregistroak biltzeko aukera zabaltzen die ikasleei.

Erabilera kasuak, plataformako erabiltzaileen premien araberakoak dira. Hori dela eta, eGelaPortfolio unibertsitateko kide guztientzat zabalik dagoen tresna da, hau da: ikasleentzat, irakasleak eta administrazio eta zerbitzuetako langileentzat.

eGelaPortfolio-ren funtzionalitateak

Mahara proiektuan oinarritutako aplikazio honek, gune pribatu batean edukiak sortu eta gorde (profileko informazioa, fitxategia, egunkarira egindako sarrerak, CV…) eta informazio hau orri eta bildumen bidez erakustea ahalbidetzen du. Orria hauek - eduki mota ezberdinak aurkezteko edukiontziak- irekian edo hartzaile jakin batzuei murriztuz (unibertsitateko komunitatea, taldeak, epearen arabera) argitara daitezke. Lan-talde kolaboratiboak sortzeko aukera aurkezten du baita (foroak, partekatutako fitxategiak, eduki publiko eta pribatuak,,,). 

Funtzionalitate multzo hauek ondoko helburuak lortzeko bidera daitezke, hala nola:

  • ikasketa prozesuan hausnarketa bideratu.
  • ebaluaziorako ikuspegi berriak eskaintzea, batez ere, zeharkako konpetentzien kasuan.
  • ikasketa prozesuan izandako esperientzi eta emaitzak, ikerketa emaitzak... aurkezteko
  • lan kolaboratibo edo elkarrekintza sozialei (foroak, blog-ak) euskarria eman.

Nola sartu eGelaPortfolion?

eGelaPortfolio unibertsitateko kide guztientzat ondoko helbidean eskuragarri dago: https://egelaportfolio.ehu.eus

Plataforman sartzeko LDAP erabiltzaile eta pasahitza erabili beharko dira.

eGelaPortfolio inplementazio fasean dago. Orri honen eta eCampuseko webguneko berrien bidez, argitaratutako baliabide edo informazio saio edo ikastaroen berri izango duzue. eGelaPortfolio buruzko edozein informazio eskatzeko edo zalantza argitzeko eCampuseko kideekin harremanetan jarri.

eGelaPortfoliori buruzko baliabideak

Atal honetan tresna honi buruzko edukien zerrenda azaltzen da.

Gaur egun eskuragarri dauden eskuliburuak: