Azterketa baten konfigurazio adibidea
Atal honetan galdetegia azterketa gisa erabiltzeko kontutan izan beharrekoak zerrendatzen dira. Konfigurazioaren helburuak ondokoak lirateke:
- Galderetara sarbidea ordutegi eta iraupen jakin batera murriztu.
- Nabigazio metodoa “sekuentziala”, nahastutako galderekin eta ausaz nahastutako erantzunekin. .
- Ausazko galderak erabili eta beharrezkoa izanez gero, galdera “kalkulatuak” non, zenbakizko balore “komodinak” ausaz aldatuz doazean
- Erantzun zuzenetara feedbacka eta kalifikazio orokorrera sarbidea proba bukaera arte edo behin betiko murriztu.
Elementu hauetako batzuk, galderen sorkuntzan zehazten dira. “Erantzun anitzeko” galdera batean adibidez, “aukerak nahastu” markatuz. Kategoria eta azpikategorietan antolakuntza zaintzea ere oso garrantzitsua da, batez ere, “ausazko galderak” edo “sinkronizazioa” galdera “kalkulatuetan” erabiltzen direnean.
“Editatu ezarpenak” formularioan aukera garrantzitsuak
“Hasiera eta bukaera datak” eta”denbora-muga” zehaztu dira “Eskuragarritasuna” atalean. Beraz, ez da beharrezkoa galdetegia ezkutuan mantentzea datu horiek finkatu baldin badira. Saiakera bakarra izanik, denbora bukatzean bidalketa automatikoa izatea aukera egokia da.
“Nabigazio-metodoa”ren baitan “Sekuentziala” metodoa aukeratuko da, honek ikasleari azterketaren berrikuspena era egokian egitea galerazten ez dion heinean.
“Galderen jokaera” atalean, berez markatuta azaltzen den aukeraketa errespetatuko da.
“Berrikusketen aukerak” atalean, kalifikazioak “Kalifikazio liburuan” agertzeko beharrezkoa den elementua “Galdetegia itxi ondoren” puntuazioa markatuta izatea da. Karratutxo edo atal hau galdetegiaren kalifikazioa aztertu ondoren ere markatzerik bada.
“Editatu galdetegia” formularioaren ezarpenak apurka-apurka bukatuz
“Editatu ezarpenetako” aukerak zehaztu ondoren “editatu galdetegira” joan beharko da non, nahastu (2) eta ausazko galderak erabili (1) aukerak aurkitzen diren.
Murrizketa gehigarriak saiakeretarako
Eskatu pasahitza
Eremu honetan pasahitz bat zehazten baduzu, ikasleek sartu egin beharko dute galdetegira sartzeko. Neurri hori erabil daiteke galdetegira probarako aurreikusitako geletatik kanpo egiteko aukerak mugatzeko
Behartu sare-helbide zehatza
Galdetegirako sarbidea LAN edo Interneteko azpisare zehatzetara mugatu daiteke, IP helbide osoak edo partzialak erabiliz:
- Adib. 192.168. , 231.54.211.0/20 , 231.3.56.211
- Helbide partzialek hasiera berdina duten guztiak hartzen dituzte.
- CIDR notazioa (158.227.211.0/20) azpisare zehatzagoak zehazteko.
Murrizketa mota hau baliozkoa da LAN bidez konektatutako ordenagailuetan soilik. Wi-Fi bidez, ez da IP tartea zehaztasunez mugatzerik.

