Galdetegiaren elaborazioa (4): Galderak gehitu

Galderen aukeraketa, orri banaketa eta “galderak ausaz erakutsi”

Galdetegiaren nondik norakoak zehaztu ondoren, bertan sartu beharreko galderak zehaztu beharko dira. Horretarako “editatu galdetegia” (1) sakatu beharko da. Galdetegira  galderak igo direnean aukera hori albo batean azaltzen den menu zabalgarrian aurki ahal izango da (2). 

Galderak gehitzeko galdetegia editatzea

Hurrengo orrian “gehitu” (1) sakatuko dugu galderen kargari dagozkion aukerak ikusteko: “galdera berria”, “galdera-bankutik” eta “ausazko galdera bat”.

“Nahastu” laukitxoa (2)  eta “editatu izenburua” (3) ere eskuragarri daude.

Galdera bankua eta galdetegia(k) ikastaroan” atalean azaldu den moduan, galderak galdera-bankuaren kategorietan antolatzea gomendagarria da. Horregatik, ”galdera berria” aukeraren bidez sortzen denean, zein kategoriatan sortzen den arretaz jarraitu beharko da.

Galdera-sortako galderak konfiguratzea

“Gehitu > galdera bankutik” aukeratuz gero, galdera bankuaren ikuspegia orokorra zabaltzen da eta kategorien artean mugitu (1) eta galderak aukeratzea (2) ahalbidetzen da.

Galdera-bankurako sarbidea

Galderak inportatu baldin badira, “editatu galdetegia” orriak ondoko aukerak eskaintzen ditu: galderen ordena aldatu (1), orrialdeak batu edo banatu, galderen puntuazioa aldatu (3). 

“Giltzarrapoa”k (4) galdera bat gauzatzeko aukera, aurreko galdera bat egiteari baldintzatzatu ahal izatea ahalbidetzen du (4). Funtzionalitate hau eskuragarri dago ondokoekin:

  • “Galderen jokaera” atalean “interaktiboa hainbat saiakerekin” edo “berehalako feedbacka” aukerekin  
  • Nabigazio metodoa “librea”.
  • Nahastu aukera markatu barik.

Galdeketako galderen hurrenkera konfiguratzea

Galderak ausaz gehitu

“Gehitu> ausazko galdera bat” aukeratzen denean, kategoria (1) galdera kopurua (2) eta kategoria horretan dagoen galdera kopurua (3) zehazteko aukera zabaltzen da.

Ausazko galdera bat konfiguratzea

Galdetegia aurreikusi

Galdetegi baten edizioa bukatzen denean “aurreikusi galdetegia orain” aukera azaltzen da. Aukera bera albo batean dagoen menu zabalgarrian (“aurreikusi”) (2) ere aurki daiteke.

Galdetegia aurreikusteko aukera
Irakasle rola duen edonork BETI izango du “Aurreikusi” aukera ikusgai, zehaztutako ezarpenetaz aparte. Aldiz, ikasleek “berrikusketa” honetara sarbidea “Berrikusketen aukerak” >“saiakera bakoitzaren ondoren” atalean beharrezkoak direnak markatuz gero soilik izango dute.