Breadcrumb

IBK Bideo Tutorialak

IKB / Ikasgela Birtualen Kudeatzailea

Bideo-tutorialak: IBK Erabili

Tresna honek irakasleei eGela ikasgela birtualak sortzeko eta haien kudeaketarekin lotutako beste eragiketa batzuk egiteko aukera ematen die, hala nola taldeak bateratzea, aurreko ikastaroen segurtasun-kopien biltegia kontsultatzea edo kopiak lagatzea. Ikasgela Birtualen Kudeatzailean eta eGela plataforman sartzeko, zure LDAP erabiltzailea eta pasahitza sartu behar dituzu. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Maiz Egindako Galderen (FAQs) atala.

1. Ikasgela edukia kargatu gabe sortzeko (Irau:46")

GAUR-en irakasle-enkargua grabatuta badugu, gela birtuala sor dezakegu. Edukirik gabe sortzen badugu, gela hutsik sortzen da eta edukia banan-banan gehitu beharko dugu. 

Irakasle batek talde bati dagokion gela sortu badu, gainerako irakasleek gela horretan sartzeko aukera bakarra dugu (ez dugu gela sortuko).

2. Edukia kargatuz ikasgela bat sortzeko. (Irau: 60")

GAUR-en irakasle-enkargua grabatuta badugu, gela birtuala sor dezakegu. Kasu honetan, aurreko urteko (edo beste urte bateko) gelaren edukia kargatzea aukeratzen dugu.

3. Edukia kargatu. (Irau: 49")

Gela huts bat sortu badugu eta ondoren aurreko urteetako edukia kargatu nahi badugu, aukera hau erabiltzen dugu.

4. Ikasgela baja emateko. (Irau: 23")

Gela bat sortzean akats bat egin badugu edo edukia oker kargatu badugu, GAV bidez gela baja eman dezakegu. Ondoren, beharrezkoa bada, berriro sortu daiteke. 

 Gelan irakasle bat baino gehiago dagoenean, ezin da gela zuzenean baja eman. Lehenik, irakasleak gelatik irten behar dira GAV bidez, irakasle bat geratu arte. Azken irakasle horrek gela baja eman dezake.

5. Ikasgelan sartu. (Irau: 30")

GAV bidez irakasleek euren burua gela batean sar dezakete, baldin eta GAUR-en irakasle-enkargua grabatuta badute eta gela horretan matrikulatuta ez badaude. Beste irakasle batek ezin ditu gonbidatu.

6. Ikasgelatik irten. (Irau: 25")

Irakasleek euren burua gelatik kendu behar dute GAV bidez, baldin eta jada ez badute irakasle-enkargurik talde/irakasgai horretan. GAV-ek eGelatik desmatrikulatzen ditu irakaslea.

7. Ikasgelak bateratu. (Irau: 45")

Irakasgai bereko talde edo titulazio ezberdinen gelak bateratzeko aukera ematen du. Ikasleak gela bakarrean elkartzen dira. Horretarako, oinarri izango den gela sortzen da eta horren gainean bateratzen dira gainerako gelak. 

 Hizkuntza ezberdinetako taldeak ezin dira bateratu.

8. Bateraketa aldatu. (Irau: 43")

Lehendik dagoen bateratze batean beste talde edo titulazio batzuen gelak gehitzeko aukera ematen du. 

Era berean, bateratze batetik gelak kentzeko aukera ematen du, adibidez, bateratzea gaizki egin bada.

9. Gonbidatuak gehitu. (Irau: 49")

Irakasleak gonbidatzeko aukera ematen du (irakasle rola edo edizio-baimenik gabeko irakasle rola hautatu dezakegu), baldin eta ez badute irakasle-enkargurik talde/irakasgai horretan. GAUR-en enkargua grabatuta badute, eurek sartu behar dute gela horretan. 

Irakaslea gonbidatzean, “Irakasle” edo “Edizio-baimenik gabeko irakasle” rola aukeratu behar da. 

Era berean, “Ikasle” rola duten ikasleak gehitzeko aukera ematen du. Irakasgaian matrikulatuta dauden ikasleak ez dira gonbidatu behar; GAUR-ek GAV bidez matrikulatzen ditu. 

Ondoren, GAV bidez pertsona horiek gelatik kendu daitezke. Horrela, GAV-ek gelatik desmatrikulatuko ditu.

10. Gonbidatuak kanporatu. (Irau: 30")

Aurretik “gonbidatu” diren irakasle edo ikasleak gelatik kendu daitezke.

Ekintza honekin, GAV-ek pertsona horiek eGela gelatik desmatrikulatuko ditu.

11. Edukia beste irakasle bati lagatzeko. (Irau: 57")

Beste irakasle bati edukiak lagatzeko aukera ematen du, hark GAV bidez gela batean kargatu ahal izateko. Adibidez, irakasgaia ematea beste irakasle bati dagokionean. 

FAQs Irakasleentzat