aulas virtuales profesorado cambio curso copia seguridad cesion

Gela birtualak eta ikasturte aldaketa: Segurtasun kopiak beste baten esku jartzea

 

Edozein irakaslek beste baten esku jar dezake, nahi izanez gero, "Nire Biltegia"ko zerrendan agertzen den edozein segurtasun kopia.

 

 

SEGURTASUN KOPIAK BESTE BATEN ESKU JARTZEKO PROZEDURA:

Ikasgela Birtualen Kudeatzailearen bidez irakasleak berak beste baten esku jar ditzake bere segurtasun kopiak. "Nire biltegia" > "Segurtasun kopiak eta edukiak beste baten esku jarri" atalean kopia aukeratu eta "Edukiak eman" botoia sakatuz.

Aukeratutako kopia jasotzen duen irakaslearen "Nire biltegia" zerrendara gehituko da eta eGela 2026/27ko edozein gelatan berreskuratu ahal izango du.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, IBK erabiltzeko bideo-tutorialak kontsulta daiteke.