Ikasturtearen aldaketa

aulas_virtuales_profesorado_cambio_curso

2026/27 ikasturte aldaketa

1. Ikasgela Birtualen Kudeatzailea eta eGelako egutegia

 

Ikasgela Birtualen Kudeatzailea:

Ikasgela birtualen kudeaketa (alta eman, bateraketa, edukiak kargatu…), Ikasgela Birtualen Kudeatzailea-ren bidez egin daiteke:

  • 2026ko ekainaren 11tik aurrera, irakasleek eGela 2026/27 ikasturteko gela birtualak altan eman ditzakete Gela Birtualen Kudeatzailearen bidez, GAUR-en irakaskuntza enkargua grabatuta izanez gero. Gela hauek 2027ko ekainera arte kudeatu ahal izango dira.

 

eGela:

eGela-n lan egiteko ikasturte desberdinetako gela birtualetara sar daiteke https://egela.ehu.eus/ URL generikotik:

  • Gelak 2026/27: 2026ko ekainaren 11tik aurrera, irakasleek gela birtual hauetan lan egin dezakete, Gela Birtualen Kudeatzailearen bidez  ikasgela birtualak aktibatuz gero.
  • Gelak 2025/26: eskuragarri ikasle eta irakasleentzat 2026ko irailaren 30era arte. 2026ko urriaren 1etik aurrera ikasleak ezin izango dira sartu eta irakasleak sartu eta kontsultatu ahal izango dute, baina hauek ezin izango dute editatu.
  • Itxita dagoen ikasturteko gelak 2024/25, 2023/24 y 2022/23: Ikasleak ezin dira sartu. Irakasleek kontsulta moduan bere ikasgelak ikus ditzakete. Ezin dute ikasgeletan editatu.

 

 
 
2026ko ekainak 10era arte
 
2026ko ekainaren 11tik irailaren 30era
 
Urria 2026 *
 

Ikasgela Birtualen Kudeatzailea

Gelak 2025/26 kudeaketa                                  Gelak 2026/27 kudeaketa

eGelako guneak

2025/26

 
                                        Eskuragarri lan egiteko

eGelako guneak

2025/26

Eskuragarri lan egiteko
Eskuragarri lan egiteko
Konsultatzeko (Irakasleek)

eGelako guneak

2024/25

2023/24

2022/23

Konsultatzeko (Irakasleek)
                                      Konsultatzeko (Irakasleek)
*OHARRA: Berezko Tituluen eta Doktoregooen kasuan, eGela 2025/26 ikasgela birtualak 2026ko azaroaren 30era arte daude, irakasle eta ikasleentzat, lan egiteko eskuragarri (irailaren 30a izan beharrean).

 

 

2. Ikasgela birtualen egoera eGelan

 

Gela birtualak "Martxan", "Etorkizunean" edo "Iraganean" sailkatuta daude eGela-n. Sailkapen hori eGelako aginte panelako "Ikastaroaren ikuspegi orokorra" atalean dago.

eGela-n ikasgela birtual guztiek hasiera data daukate (iraila edo urtarrila), ikasturte bakoitzaren oinarrizko egutegia eta irakasgai motaren arabera (lauhilekoa, urtekoa); eta bukaera data ere, uztailaren 31 lehenetsiz. Data hauek dira ikasgela birtuala sailkatzea bideratzen dutenak:

"IRAGANEAN"
"MARTXAN"
"ETORKIZUNEAN"

"Martxan", "Etorkizunean" ala "Iraganean" sailkatuta egoteak ez dauka inolako eraginik lan egiteko ala kontsultatzeko eskuragarri egotearekin. Ikasturte bakoitzean lan egin daiteke (editatu) uztailetik irailera.

  • Gelak 2026/27: hasiera data 2026eko irailean ala 2027ko urtarrilean daukate, 2. lauhilekoak baldin badira. Beraz, "Etorkizunean" saikatuta agertuko dira.
  • Gelak 2025/26: bukaera data 2026eko uztailaren 31 da. Beraz, "Martxan" saikatuta azaltzen dira  data honetara arte eta 2026ko abuztutik aurrera "Iraganean" agertuko dira. Nahiz eta "Iraganean" sailkatuta egon, eskuragarri daude, ikasle eta irakasleentzat, 2026ko irailaren 30era arte.
  • Gelak 2024/25, 2023/24 eta 2022/23: bukaera data 2025eko, 2024ko eta 2023ko uztailaren 31 izan zuten. Guztiak "Iraganean" sailkatuta  daude.

Gela birtualak sailkapena

 UZTAILA 2026
ABUZTUA
2026
IRAILA 
2026
URRIA
2026
URTARRILA 2027

gelak 2025/26

ikastaroak
"MARTXAN"
ikastaroak
"IRAGANEAN"

gelak 2026/27

urtekoa/1. lauhilekoa

ikastaroak
"ETORKIZUNEAN"
ikastaroak
"MARTXAN"

gelak 2026/27

2. lauhilekoa

ikastaroak
"ETORKIZUNEAN"
ikastaroak
"MARTXAN"

gelak

2024/25

2023/24

2022/23

ikastaroak
"IRAGANEAN"
eGela plataforman "aginte panela" atalean ikus daitezke irakasgaiak "Martxan", "Etorkizunean" eta "Iraganean" sailkatuta.