Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Ikertaldeentzako laguntzetarako deialdia

Ikertaldeentzako laguntzetarako deialdia, inplikatutako komunitatearekin enplegu eta inklusio sozialeko politiken ebaluazioa hobetzeko ekintzak gauzatzeko (2026-2027)

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak 2025eko ekainaren 3an egindako bileran onartu zen zuzeneko laguntza ematea Euskal Herriko Unibertsitateari, “Besaldi” Enplegu eta inklusio politiken ebaluazio organoaren aurrekontuaren kargura. Laguntza horren helburua da ikerketari, prestakuntzari eta jakintzaren transferentziari lotutako unibertsitate estrategia global bat aktibatzea, aipatutako arloko lankidetza estrategikoaren baitan, zeina garatuta dagoen "Besaldiren 2025eko balorazioa eta 2026rako plana" dokumentuan (2026ko urtarrilaren 21ean onartua). Horrek guztiak dauka sostengua Eusko Jaurlaritzaren 2026rako aurrekontu orokorretan onartuta dagoen dirulaguntza izendunean eta 2027rako jasota dagoen konpromiso kredituan.

Eskaerak aurkezteko epea: 2026an egiteko jardueretarako (1. fasea), 2026ko martxoaren 11ra arte aurkeztu ahal izango dira; eta 2027an egiteko jardueretarako (2. fasea), 2026ko urriaren 5era arte.

Deialdiaren informazioa