EHUguneko Proiektuak
EHUgune ibilbide berri bati ekin dio, bere funtzionatzeko moduari logika berria gehituz. Horrela, gizarte-eragileen eta unibertsitateko langileen arteko hausnarketa partekaturako jarduerak (mintegiak, jardunaldiak, topaketak, etab.) antolatzeaz gain, EHUgunek lankidetza-dinamika egonkorrak proiektu eta prozesu gisa sendotzea du helburu.
Ildo horretatik, EHUgunek lehentasuntzat jotzen du Unibertsitatearentzat eta Gizartearentzat estrategikoak diren gaien inguruan lankidetza-sare egonkorrak indartzea. Besteak beste, lankidetza-bide posibleen artean daude adimen artifizialaren arautzea, partaidetza-, gobernantza- eta ekintza komunitarioko ereduak diseinatzea, politika publikoen ebaluazio publikoa sustatzea, generoaren ikuspegia bizitza osoko ikaskuntza-prozesuetan txertatzea edo ongizate komunaren defentsa.
Gaur egun, EHUgune hainbat gizarte- eta erakunde-eragilerekin ari da lanean lankidetza egonkor horiek garatu eta zehazteko.