bakeGune

Aurkezpena
EHUgunek EHUko klaustroaren enkargua jaso du, Palestinako herriarenelkartasuna adierazteko eta militarismoaren eta genozidioaren egungo errealitateari aurre egiteko.
Datozen hilabeteetan erronka horretan aurrera egiten saiatuko gara, EHUko erakundeen eta ikerketa-taldeen eta gizarte-eragileen arteko lankidetza-proiektuak bultzatuz, bakearen defentsan, militarismoaren aurkako borrokan eta autoritarismori aurre egiteko laguntzeko, gizartean eragina duten ekimenak bultzatuz.
Aldi berean, eta premiaz, EHUguneri dei egin zaio ekitaldi bat antolatzeko, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta Israelgo estatuaren genozidio-estrategia gaitzesteko. Erronka horri erantzuteko jardunaldi batzuk antolatu dira urriaren 7an. Jardunaldi horietan EHUko eta estatuko adituek, Euskal Herriko aktibistek eta Palestinako herriaren defentsan nazioarteko erreferenteek hartuko dute parte.
Horrela, Raquel Marti UNRWAko zuzendari exekutiboa eta gazako Ragi Sourani abokatua izango ditugu. Ragi Sourani bere herriaren eskubideen aldeko eta genozidioaren aurkako borrokaren adibide bat da. Besteak beste, nazioarteko auzitegi penalean Israelen aurkako salaketaren bultzatzaileetako bat da. Hegoafrikak gonbidatuta, akusazio-taldeko kide izan zen. Era berean, Giza Eskubideen Palestinako Zentroaren sortzaile eta zuzendaria da. EHUgunek, unibertsitatearen eta gizartearen arteko harremanak ehuntzeko agente gisa, bitartekari lanak egin ditu Souranik urriaren 8an Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordearen bilera ofizialean parte har dezan.
