Ikertaldeentzako laguntzetarako deialdia, inplikatutako komunitatearekin enplegu eta inklusio sozialeko politiken ebaluazioa hobetzeko ekintzak gauzatzeko (2026-2027)
UPV/EHUk eta Besaldik,
enplegu eta inklusio politiken ebaluazio organoak,
ezinbestekotzat jotzen dute unibertsitateko eragileen eta enplegu eta
inklusio politiken ebaluazioa hobetu nahi duten eragile interesdunen
komunitatearen arteko elkarrizketa. Komunitate hori hauek guztiek osa
dezakete: enplegu eta inklusio politikak ebaluatzen dituzten pertsonak
eta erakundeak; enplegu eta inklusio politiken arloko
erreferenteak;
enplegu eta inklusio politikak aplikatzen dituzten
erakundeetako (publikoak edo ez) langileak edo zuzendariak;
inklusioaren eta enpleguaren arloetan inplikatuta dauden kolektibo,
mugimendu edo entitateetan parte hartzen duten herritarrak; eta
enplegu eta inklusio politiken unean-uneko hartzaileak. EHUgune
Gizartearekiko Harremanetarako Zuzendaritzak estrategian lagundu
dezake, unibertsitatearen eta eragile interesdunen artean elkarrizketa bideratuta.
Laguntzen deialdi honen helburua da hausnarketa partekaturako espazioak eta prozesuak sustatzea, alde batetik, UPV/EHUko langileen eta/edo ikertaldeen edo taldeen, eta, bestetik, enplegu eta kohesio sozialerako politiken ebaluazioa hobetu nahi duten eragile interesdunen artean. Xedea da unibertsitatearen eta eragile horien arteko elkarrizketa enplegu eta inklusio politikak ebaluatzeko estrategiak hobetzeko bidea izatea, ahal dela inplikatutako pertsonen lankidetzarekin.
Dokumentazioa
- (Beste leiho bat zabalduko du)Deialdia (2026/02/11) (pdf, 293,92 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Proposamenak egiteko eranskina (docx, 28,17 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Behin betiko zerrenda (2026/03/27) (pdf, 209,93 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Laguntza jasotzen duten eskaerak (2026/04/01/) (pdf, 181,01 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)1. behin-betiko onartutako eskarien zerrenda (2026/10/14) (pdf, 184,08 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Laguntza jasotzen duten eskaerak (2026/10/21) (pdf, 233,98 Kb)