Autogestioa eta jabetza publikoa
Data
2025/11/13
Kokapena
Kokapena
Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
2025eko azaroaren 13a
Carlos Santamaria – Gipuzkoako campusa (Donostia)
Streaming: https://autogestioa.nirestream.com/
Egitaraua
- 09:00-09:15 – Aurkezpena – Imanol Telleria
- 9:15 – 10:00 – Autogestioa, feminismo materialista eta demokraziaren birjabetzea
- Jule Goikoetxea. Cambridgeko eta Euskal Herriko Unibertsitatean graduatua, doktorea da filosofian eta doktoratu osteko ikertzaile izen da hainbat unibertsitatetan —Cambridge, Oxford, Edinburgo, London College eta Queen Kanadan—. Gobernantzako eta Politika ikasketetako Masterreko zuzendari akademikoa izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta teoria politikoko irakasle plaza eskuratu zuen bertan. Goikoetxea gaur egun Oxfordeko Unibertsitateko Genero Ikasketetako Nazioarteko Zentroko kidea da. University of Cambridge Political Journaleko editore elkartua izan zen eta gaur egun Lisipe pentsamendu liburuen bildumaren editorea da, zutabegilea eta ohiko kolaboratzailea estatuko eta nazioarteko komunikabideetan. Haren Tractatus poesia liburuak Lauaxeta Poesia saria irabazi zuen 2014an. Bere azken ikerketa Routledge, Springer, Francis & Taylor eta Tecnos argitaletxeek kaleratu dute. Bere azken liburuak Privatizing Democracy (Peter Lang Oxford, Icaria, Elkar, Red Star), Euskal Demokrazia Patriarkala (Elkar, 2020) eta Estallidos (Bartzelona: Bellaterra, 2021, Noguerarekin idatzia) dira. BiBA teoria kritikoko taldearen sortzaileetako bat da.
- 10:00 – 11: 30 – Autogestionatutako gizarte zentroak. Hiriaren birjabetze kolektiboaren alde.
Pablo Rabascok aurkeztuko du, Akaleko hiriko gaiei buruzko koordinatzaileak. Kordobako Unibertsitateko irakasle titularra da, Artearen Historiako, Arkeologiako eta Musikako Departamentuan. Haren ikerketa esparru nagusia Espainiako XX. mendeko arkitektura da- Miguel A. Martínez Hiri Soziologiako eta Etxebizitzako katedraduna da Uppsalako Unibertsitateko (Suedia) IBFn (Institute for Housing and Urban Research). Haren ikerketak hainbat mugimendu sozialetan ardaztu dira, orokorrean hirikoak, berariazko beste gai batzuez gain (etxebizitza, migrazioa, hiriko birgaikuntza, eta abar). Lan asko eman ditu argitara, horien artean Okupaciones de viviendas y centros sociales (Virus, 2002) eta Squatters in the Capitalist City (Routledge, 2019). Haren lan gehienak eskura daude hemen www.miguelangelmartinez.net.
- Ibán Diaz Parra Sevillako Unibertsitateko Giza Geografiako Departamentuko irakasle titularra da. Haren lanak gizarte eta hiri geografiaren esparruan ardazten dira, batez ere gentrifikazio eta turistifikazio prozesuetan, eta hiriko protesta mugimenduetan. Politiken, Gatazken eta Hiriko Mugimenduen Ikertzaileen Sare Iberoamerikarreko koordinatzailea da. Sevilla, cuestión de clase (Atrapasueños, 2011) liburuaren egilea da eta Perspectivas del estudio de la gentrificación en América Latina (UNAM, 2015) lanaren egileetako bat, beste argitalpen akademiko batzuen artean.
- 11:30 – 12:00 – Atsedenaldia
- 12:00 – 12:45 – Autogestioa eta ekonomia ofentsiba neoliberalean
- Andrés Ruggeri Buenos Aires, 1967) antropologo soziala da (UBA) eta 2002tik Facultad Abierta programa zuzentzen du —langileek berreskuratutako enpresekin laguntzen, aholkatzen eta ikertzen duen UBAko Filosofiako eta Letren Fakultateko talde bat—. Programatik hauek koordinatu zituen: berreskuratutako enpresen lau ordezkapen nazional, unibertsitateko boluntariotzako eta zabalkuntzako hainbat proiektu, eta 2004an Arte Grafikoen Chilavert Kooperatiban funtzionatzen duen berreskuratutako enpresen Dokumentazio Zentroa sortu zuen. Gaian espezializatutako hainbat libururen egilea eta egilekidea da, eta hitzaldiak eta ikastaroak eman zituen Hego Amerikako, Europako eta Asiako hainbat herrialdetan. 2007tik “La Economía de los Trabajadores” Nazioarteko Topaketako erakundea koordinatzen du.
- 12:45 – 13:30 – Kapitalismoaren alternatibak XXI mendean. Udalgintza erradikalaren gakoak
- Iolanda Bianchi. Doktorea Zientzia Politikoan eta Hirigintzan; soziologo urbanoa eta politikoa da. Hiri gobernantzako, politika publikoetako eta ekintza kolektiboko alorretan egiten du lan. Haren ikerketa ekintza publikoaren eta kolektiboaren arteko hiriko eskalako interakzioan ardazten da, eta aztertzen du interakzio horrek nola sor ditzakeen gobernantza, politika publikoak eta gizarte aldaketa hiri justuago, parekide eta demokratikoak lortzera bideratuta. Gaur egun, Ramón y Cajal ikertzailea da Bartzelonako Unibertsitatean. Lehenago Marie Skłodowska-Curie ikertzailea izan zen Anberesko Unibertsitatean eta Juan de la Cierva ikertzailea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.
- ATSEDENALDIA
- 16:30 -18:00 – Autogestio esperientziak Euskal Herrian: Auzogintzaz tokiko eraldaketa eta birjabetzea (“Tokiko Gida Eraldatzailea” sortzeko prozesuaren aurkezpena). Gune autogestionatuak:
- Elkar laguntza sareak
- Etxebizitza sindikatuak
- Auzo mugimenduak
- 18:00-18:30 – Demokrazia komunalaren praktika: Errekaleor
- Saul Curto-Lopez, Zientzia politikoetan doktorea eta Filosofian graduatua, Demokrazia komunalaren Nazioarteko Sareko kidea.
- 18:30-19:00 – Unibertsitatea, demokrazia eta autogestioa: Astra eta Karmela
- Izaro Gorostidi Bidaurrazaga ikertzailea eta irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean 2014tik eta Partaidetza eta Komunitate Garapeneko Unibertsitate Masterrean (2007tik), Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterrean (2019/2020tik) eta Gobernantzako eta Politika ikasketetako Masterrean (2020/2021 ikasturtetik). Haren ikerketa gai nagusiak ekintza kolektiboa, parte hartze soziala eta politikoa, garapen komunitarioa eta komunikazio politikoa dira. Lan hau Parte Hartuz Ikerketa Talde finkatuan garatzen du. Horrela, gai hauei buruzko lanak egin ditu: parte hartze politikoa, dinamizazio komunitarioa eta prozesuak erraztea mugimendu sozial eta instituzionalekin.