"Lawfare" : makroepaiketen aurka dago ehuGune

Lehenengo argitaratze data: 2019/09/09

“Lawfare” : makroepaiketen aurka dago ehuGune

16/09/2019

ERABAKIZALEAK - Juristas por el Derecho a Decidir

Bihar zortzi Madrileko Audientzia Nazioanalean 47 euskal herritarren kontrako epaiketa abiatuko da, zigor eskaerak guztira kartzelako 600 urteak gainditzen dituztelarik.


Beste batzuen artean epaiketa honek dauka berezitasun bat, zera da, zigorbidean dauden 47 herritarretatik 13 Abokatuak direla, eta egozten zaien egitatea euskal presoei urgazpena eman izana dela.


Herritar gisan beti esan badugu euskal presoak ez ditugula inoiz bakarrik utziko, "Defentsaren defentsa" gure betebehar deontologiko nagusia izanik, Abokatu gisan ere, esan beharra dugu euskal presoak defendatzen dituzten Abokatuak ere, ez ditugula bakarrik utziko.


Horrela, 47 lagun hauen alde eta Pakea, Elkarbizitza eta Justiziarako bideak eskatuz hilaren 14an Bilbon izango den manifestazioarekin bat egiten dugu, baina horrez gain, jakinarazi nahi dizugu mobilizazio horren bezperan, hau da, irailaren 13an, ostiralean, eguerdiko 12,30etan hitzaldi bat antolatu dugula Bilbon, Bizkaiko Abokatuen Elkargoan, mezu honen bitartez bertara gonbidatu nahi zaitugularik, euskaldunok hamarkadetan hain ondo ezagutzen dugun "Lawfare"-az, hau da, arerio politikoa gaigabetu edo neutralizatzeko Justiziaren erabilpenaz, hitz egiteko, horretarako hiru lagun izango ditugu: Gonzalo Boyé eta Txemi Gorostiza gaia jorratzen arituko direnak eta Bea Ilardia eztabaida dinamizatu eta moderatuko duena.

 

18/09/2019

ERABAKIZALEAK - Juristas por el Derecho a Decidir

11/13 epaiketa igarota, argi ondoriozta daiteke Lawfare-a badela helburu politikoei begira, koakzio eta xantairako tresna.
Zentzu horretan berriro elkartasun mezua helarazi beharra diegu auzipetuak, eta zigortuak izan diren Abokatuei, eta bereziki Arantza Zulueta eta Jon Enparantzari, xantaiaren aurrean erakutsitako enpatia, elkartasuna eta adorearengatik.


Esan bezala, Lawfare-a gaurkotasun handiko praktika da, eta hori ikusi genuen joan den ostiralean izan genuen hitzaldia. Hitzaldira etortzerik izan ez zenutenontzako, honekin batera igortzen dizkizugu bertan egindako bideoak, ikusi eta, egoki iritziez gero partekatu ahal izan ditzazun.