Eduki publikatzailea

Agirre Centerrek, EHU Gunek eta AC4-Columbia University-k mintegi bat antolatzen dute bake iraunkorraren inguruan

Lehenengo argitaratze data: 2016/02/25

Pasa den otsailaren 1ean Bilboko Bizkaia Aretoan Agirre Lehendakaria Center eta AC4-Columbia University zentroek, EHU Gune-rekin elkarlanean, "Sustainable Peace Causal-Loop Diagram Workshop" mintegia antolatu zuten PETER COLEMAN-ekin. Coleman nazioarteko aditu nagusietako bat da GATAZKA-KONPONTZEAN eta New Yorkeko Columbia Unibertsitatean lan egiten du.