"Palestina. Genozidio eta militarismoari planto" jardunaldietarako izena emateko epea ireki da
Data
2025/09/30
Jardunaldiak: Palestina. Genozidioa eta militarismoari planto (Urriak 7)
Izen-ematearen irekiera irailaren 30ean.
EHUgunek Nazioarteko Jardunaldiak antolatu ditu gaur egungo testuinguru militarista eta, zehazkiago, Palestinako genozidioa salatzeko. Jardunaldia errektoreak inauguratuko du eta "Palestina. Genozidioa eta militarismoari planto!" du izenburu.
Jardunaldiak urriaren 7an izango dira, Bizkaia Aretoan, goizeko 9etatik aurrera. Horietan, besteak beste, Ragi Sourani egongo da. Ragi Sourani Gazako Giza Eskubideen Zentroko zuzendaria da eta Nazioarteko Zigor Auzitegian Israelen aurkako akusazioaren abokatuetako bat izan da. Gainera, UNRWAko zuzendari exekutiboak parte hartuko du. Goizari amaiera emateko, mahai-inguru bat egingo da, Palestinako gatazkari eta bakearen aldeko lanari buruz, begirada akademiko eta aktibista uztartuta.
Arratsaldeko saioan, Gazako genozidioa salatu nahi da ikuspegi aktibistatik. EHU Palestinako ordezkariak ez ezik, Lidon Soriano, Ibon Meñika, Eneko Gerrikabeitia eta Kepa Torrijos ere izango dira hizlari. Jardunaldiari amaiera emateko, Teresa Mendigurenen "Palestina, la existencia negada" liburuari buruz hitz egingo dute Juan Luis Ibarra magistratu ohiarekin eta Barbara Ruiz UNRWAren Euskadiko ordezkariarekin.
- Jardunaldiei buruzko informazio osoa.
- Edukiera mugatua da eta izena emateko formularioa irailaren 30ean irekiko da.
- EHUgunen aurreikusitako beste jarduera batzuk kontsulta daitezke.