Energia berriztagarriak Euskal Herrian: gatazka edo aterabidea?

Energia berriztagarriak Euskal Herrian: gatazka edo aterabidea?

Noiz eta non

Noiztik: 2023/02/23 Noiz arte: 2023/04/25

Irudia

Deskribapena

Egunotan, Euskal Herrian energia berriztagarriak bultzatzeko agertzen ari diren proiektuek eta planek ezinegonak, eztabaida sutsuak eta nolabaiteko gatazkak sortu dituzte hainbat lekutan. Trantsizio energetikorako eta eko-sozialerako ezinbestekoak izango diren azpiegiturak non kokatu eta nola egin, ondo planifikatu eta pentsatu beharreko zeregina da, jendearekin harremanetan ez bada, kolokan jarri baitaiteke egitasmo osoa. 

Eztabaida patxadatsu eta arrazoitsuak bideratzen laguntzeko, EHUgune eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekopol ikerketa-taldea zenbait mahai-inguru anitz eta zabal antolatu ditugu. Beti ere, gaiaren inguruan egon daitezkeen diskurtso eta hausnarketa guztiak laburbildu eta plazaratu nahian.
Hiru data eta hiru leku aukeratu ditugu, ahalik eta jende gehienak hurbiltzeko aukera izateko. Hizlariak perfil eta iritzi desberdinetakoak izango dira hiruretan. Donostian, hasteko, Aitor Aldasoro (EAJ-PNV), Alvaro Campos (UPV/EHU), Alazne Arruti (Goiener), Gotzone Zestorain (Etxalde) eta Hodei Arzak (Ekiola) izango ditugu elkarrizketan.

  • Lehenengoa Donostian izango da, otsaialaren 23an.
  • Bigarrena, Gasteizen egingo dugu, martxoaren 23an.
  • Hirugarrena eta azkena, Bilbon izango da, apirilaren 25ean.

Etortzeko ez da izenik eman behar, sarrera librea izango da, eta itzulpen zerbitzua egongo da. 

Asistentzia librea eta doakoa da, eta itzulpen zerbitzua egongo da. Parte hartu nahi baduzu, formulario hau bete besterik ez duzu egin behar (plaza mugatuak edukiera bete arte).

Bertan itxarongo zaitugu!

Informazio gehiago www.ekopol.eus helbidean.