Lagun egitea heriotza-prozesuan

Mahai-ingurua: Lagun egitea heriotza-prozesuan

Noiz eta non

2023/11/16

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Data: osteguna, azaroak 16
Ordua: 16:30-18:30
Lekua: Carlos Santamaria Zentroa (Antonio Beristain entzunaretoa), Elhuyar 2 Plaza, Donostia-San Sebastián.
Ekitaldiaren bideoa: EHUtb

 

Programa

Ongietorria

  • Agustín Erkizia Olaizola. Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, UPV/EHU.
  • David Hoyos Ramos. EHUguneko zuzendiaria, UPV/EHU

Mahai ingurua

  • Izaskun Andonegi Goikoetxea. Bidegineko, Gipuzkoako gaixotasun larri aurreratu eta doluan laguntzeko elkarteko presidentea.
  • Alvaro Iruin Sanz. Gipuzkoako osasun mentaleko sareko zuzendaria.
  • Ane Fadrique Blanco. Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko epaitegiko epailea.
  • Moderatzailea: Inés Soria Encarnación. Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko epaitegiko epailea.

 

Testuingurua eta helburuak

Elkarrekin hitz egingo dugu heriotzaz?

  • Nire eskua eskainiko dizut, lagun gaitzazu.
  • Denok igaroko dugun prozesura hurbilduko gara, guztiok biziko dugun prozesura.
  • Agian, partekatuz gero, zorabioa joango da pixka bat.
  • Agian, lagunduta sentitzen bagara, beldurra pixka bat joango zaigu.
  • Agian, pixka bat gehiago ezagututa, hobeto lagun dezakegu hitzen bidez, isiltasunaren, besarkadaren, begiradaren, entzutearen eta errespetuaren bidez.

EHUguneko eztabaida-gune ireki berri honetan, elkarrekin hitz egingo dugu, elkarrekin hausnartuko dugu heriotza-prozesuaz, autonomia pertsonalaz, laguntzaz, doluaz, suizidioaz, eta, batez ere, beldurraz, maitasunaz, besarkadaz, isiltasunaz, hitzaz, partekatzeaz hitz egingo dugu. Beldurrik gabe, zalantzarik gabe, geure prozesuaren partaide sentitzeko, inoren prozesuan laguntzeko.

Mahai inguruan, Inés Soria Encarnación Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaileak moderatuko du, eta honako hauek hartuko dute parte: Izaskun Andonegi Goikoetxea, Bidegineko, Gipuzkoako gaixotasun larri aurreratu eta doluan laguntzeko elkarteko presidentea; Alvaro Iruin Sanz, Osakidetzako osasun mentaleko sareko zuzendaria; eta Ane Fadrique Blanco, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko epailea.

 

Izena ematea

Izena emateko epea itxita
Plaza mugatuak edukiera bete arte

 

Kontaktua

Noemi Ugalde