Kirolaren Europako Astea / Kirol Astea - Bizkaiko Campusa
Bizkaiko Campusak bat egingo du Europako Kirol Astearekin, UPV/EHUn jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko kanpaina martxan jarriz, Unibertsitateko Kideei zuzendua, eta jarduerak egingo ditu Leioako Campusean, Bilbon, eta Tipi Taparekin amaituko da irailaren 28an, igandean.
Hitzaldia: “Mitokondrien funtzioa eta osasuna: prebentzioan eta tratamenduan aurrerapenak”
- DATA: Asteazkena, irailak 24
- ORDUTEGIA: 11:30
- LEKUA: Paraninfoa, Zientzia eta Teknologia Fakultatea (Leioako Campusa)
- IZEN-EMATEAK: Irailaren 8tik 22ra arte
- KREDITUAK: 4 hitzaldi, tailerra = 0,5 kreditu; 6 hitzaldi = kreditu 1
Kirol Eguna - Leioako Campusa
Askotariko kirol jarduerak hainbat guneetan kirol modalitate ezberdinak praktikatu ahal izateko.
- DATA: Asteazkena, Irailak 24
- ORDUTEGIA: 10:00 - 14:00
- LEKUA: Mikel Laboa Plaza
Jarduerak
- Jumping Fitnessa: 11:00 – 13:00
- Boleibola: 10:00 – 13:30
- Giza Futbolina: 10:00 – 13:30
- Surf Mekanikoa: 10:30 – 13:30
- Zumba: 10:30 – 13:30
- Ping Pong: 10:00 – 13:30
- Triple eta Tiro Libreen Txapelketa: 11:00 – 13:30
Informazioa eta izen-emateak
- Egunean bertan: Mikel Laboa Plazan
- Lehenengo 200 inskripzioek kamiseta opari bat izango dute. Lortzeko, gutxienez 2 jardueretan parte hartu behar da.
Jardunaldia: Martxa nordikoa ezagutu. Sasoian jartzeko eta lehiatzeko
Martxa Nordikoa ezagutzeko tailer praktikoa. Paseatzea, sasoian jartzea edo entrenatzea, zuk aukera dezakezu intentsitatea. Martxa nordikoak kirola egiteko aukera ekonomikoa ematen dizu, eta ia edozein unetan egin dezakezu, bai banaka bai taldeka.
- DATA: Asteazkena, irailak 24
- ORDUTEGIA: 11:00 - 13:00
- LEKUA: Unibertsitateko Kiroldegia (Leioa)
- IZEN-EMATEAK: Irailaren 8tik 22ra arte
- KREDITUAK: 4 hitzaldi, tailerra = 0,5 kreditu; 6 hitzaldi = kreditu 1
XX TIPI-TAPA Osasunez Martxa
Lehiazkoa ez den oinezko martxa. Bilboko Bizkai Aretotik aterako da eta UPV/EHUko Unibertsitateko Kiroldegira iritsiko da (Leioa-Erandio).
- DATA: Igandea, irailak 28
- IRTEERA: 9:30ean. Bizkaia Aretoa
- IZEN-EMATEAK: Irailaren 2tik 24ra arte
- INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEAK
- KREDITUAK: 0,5 kreditu martxa egiteagatik edo voluntario izateagatik.