Hitzartutako gimnasioak
2026-2027 ikasturtea
Kirol ikastaroetan izena emateko arauak
-
Gimnasioen ikastaroetarako izen-ematea Gipuzkoako Campuseko Kirol Zerbitzuaren web-ean egingo da eta beharrezkoa da EHUko kidea izatea.
-
Aurre-izena emateko datak:
- 1. lauhilabetekoa: 2026-09-07(e)tik 2026-09-27(e)ra
- 2. lauhilabetekoa: 2027-01-07(e)tik 2027-01-24(e)ra -
Izen-emate hau ez da ontzat emango gimnasioan ordaindu arte, horretarako ezarri den gehienezko epea aurre-izena emateko eskabidea bete ondoren bi egunekoa izango delarik.
-
Ordainketa (izen-ematea) gimnasioan bertan edo kiroldegian egingo da, online lortutako aurre-izen- emate-orria aurkeztuz.
-
Izena ematen duzuen unean, gimnasioak edo kirol-zentroak berak jakinaraziko dizu plaza librerik ba ote dagoen, eta, pertsona bakoitzak, hala badagokio, izena eman nahi duen jarduera erabakiko du (ikus jardueren eskaintza eta prezioak instalazio bakoitzaren PDFan).
-
Ikastaro guztiek, burutu ahal izateko, gutxienezko izenemate kopuru bat beterik izan beharko dute izen- emate epea bukatutakoan. Halaber, eta klaseen kalitatea bermatzeko, ikastaroetan gehienezko partaide kopurua egongo da.
-
Kredituak aitortzeko, ikastaro hauek gehienez ere astean 2 ordu kontutan hartuko dira, bi egunetan banatuak. Kreditu bat aitortuko da 25 orduko parte-hartzeagatik.
-
Modu birtualean egindako kirola ez da kontuan hartuko kredituen ondorioetarako.
Hitzartutako gimnasioen kirol kurtsoak
- (Beste leiho bat zabalduko du)Aikido Club Amagoia (pdf, 178,25 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Bamboo Dance School, S.L. (pdf, 139,17 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Box Training Club Donostia (pdf, 495,30 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Hegalak (pdf, 449,01 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Judo Club (pdf, 317,49 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)K.K.E. Zuhaizti (pdf, 202,79 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Klimb Zarautz Rokodromoa (pdf, 300,28 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)La Perla Centro Talaso-Sport (pdf, 185,88 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Oreka Amara (pdf, 276,85 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)R. C. TENIS SS (pdf, 238,93 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Sanatana Dharma (pdf, 364,84 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Ténis-Pádel Zayas (ez da aurre-izen ematea egin behar, izen-ematea zuzenean instalazioetan) (pdf, 638,76 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Tempo 22 Dance & Fitness (pdf, 458,92 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Onbide (pdf, 194,36 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Stealth BJJ (pdf, 248,51 Kb)
Aurre-izena ematea
Datak:
- 1. lauhilabetekoa: 2026-09-07(e)tik 2026-09-27(e)ra
- 2. lauhilabetekoa: 2027-01-07(e)tik 2027-01-24(e)ra
Jarraitu beharreko urratsak:
- Kirol Zerbitzuko aplikazioan gimnasioa aurkitu eta aurre-izena eman.
- E-mailean mezu 1 jasoko duzue aurre-izen-emate orriarekin (orri hau gimnasiora eraman behar duzue 2 egun pasa baino lehen, ordainketa egiteko).