Kirolaren Europako Astea<br />Kirol Astea - Bizkaiko Campusa
Aurten, Bizkaiko Campusak bat egingo du Europako Kirol Astearekin, UPV/EHUn jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko kanpaina martxan jarriz, Unibertsitateko Kideei zuzendua, irailaren 26tik urriaren 1era bitartean programatutako jarduerekin.
Hitzaldia: Nutrizioaren oinarriak osasuna hobetzeko eta kirol-errendimendua optimizatzeko

Hitzaldian, bertaratzen direnek nutrizioari buruzko oinarrizko nozioak ezagutu ditzaten saiatuko gara, osasun egoera egokia mantentzeko. Horrez gain, kirol-errendimenduan eragina duten nutrizio-aspektuetan sakonduko dugu.
- DATA: Asteartea,Irailak 26
- ORDUTEGIA: 17:00 - 18:00
- LEKUA: Sarriko – Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Bilbo). Gela -1.7
- IZEN-EMATEAK: Irailaren 4tik 25era arte
- KREDITUAK: 0,5 kreditu 4 hitzaldi – tailerretara joateagatik
Kirol Eguna - Leioako Campusa

Askotariko kirol jarduerak hainbat guneetan kirol modalitate ezberdinak praktikatu ahal izateko.
- DATA: Asteazkena, Irailak 27
- ORDUTEGIA: 10:00 - 14:00
- LEKUA: Mikel Laboa Plaza
ORDUTEGIA | JARDUERAK | IZEN EMATEAK |
---|---|---|
10:00 eta 12:00 | ZUNBA | Han bertan |
11:00 eta 13:00 | JUMPING FITNESSA | Han bertan |
11:00 - 13:30 | BOLEIBOLA 3x3 | Han bertan |
10:30 - 13:30 | MAHAI-TENISA | Han bertan |
10:30 - 13:30 | GIZA FUTBOLINA | Han bertan |
10:30 - 13:30 | SURF MEKANIKOA | Han bertan |
11:00 - 13:00 |
SASKIBALOIA Tiro Libreak |
Han bertan |
Informazioa eta izen-emateak
- Egunean bertan: Mikel Laboa Plazan
Lehenengo 200 inskripzioek kamiseta opari bat izango dute. Lortzeko, gutxienez 2 jardueretan parte hartu behar da.
Jardunaldia: Martxa nordikoa ezagutu. Sasoian jartzeko eta lehiatzeko
Teoria eta praktika Campusetik
Martxa Nordikoa ezagutzeko tailer praktikoa. Paseatzea, sasoian jartzea edo entrenatzea, zuk aukera dezakezu intentsitatea. Martxa nordikoak kirola egiteko aukera ekonomikoa ematen dizu, eta ia edozein unetan egin dezakezu, bai banaka bai taldeka.
- DATA: Osteguna, Irailak 28
- ORDUTEGIA: 11:00 - 13:00
- LEKUA: Unibertsitateko Kiroldegia (Leioa)
- IZEN-EMATEAK: Irailaren 4tik 25era arte
- KREDITUAK: 0,5 kreditu 3 hitzaldi – tailerretara joateagatik
XVIII TIPI TAPA osasunez martxa
Lehiazkoa ez den oinezko martxa. UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskola II Eraikina (Meatzaritza) aterako da eta UPV/EHUko Unibertsitate Kiroldegira iritsiko da (Leioa-Erandio).
- DATA: Igandea, Urriak 1
- IRTEERA: 09:30ean, Bilboko Ingenieritza Eskola
- IZEN-EMATEAK: Irailaren 4tik 27ra arte
- KREDITUAK: 0,5 kreditu martxa egiteagatik edo boluntarioa izateagatik
- INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEAK
Dokumentuak: