Hitzaldiak 2025-2026 - Gipuzkoako Campusa

Hitzaldiak 2025/26 - Gipuzkoako Campusa

Jarduera fisikoari, kirolari, nutrizioari eta osasunari buruzko hitzaldien programa.

IZEN EMATEAK 
Menua: PRESTAKUNTZA/Hitzaldiak.
Identifikatzeko, UPV/EHUko LDAP izena eta pasahitza erabiliko dira. Kirol Zerbitzuko jardueraren batean izena ematen duzun lehen aldia bada, 1. alta eman behar duzu zure LDAPrekin eta gero jarduera bilatu. Jarraibideak (pdf, 409 Kb)

Ikasleek Graduko hautazko ECTS Kredituak lor ditzakete programatutako hitzaldietara joanez, eta honela zenbatzen dira:

  • 4 hitzaldi 0,5 kreditu
  • 6 hitzaldi 1 kreditu

Hitzaldiak (1. LAUHILEKOA)

DATA IZENBURUA LEKUA ORDUTEGIA
Irailak 24

"BOCCIA BARRUTIK: KIROL PARALINPIKOA BAINO ASKOZ GEHIAGO" 

Hizlariak: Javier Camacho González, Espainiako Selekzioko Teknikaria eta Kirol Egokituaren Euskadiko Federazioko Bocciako Koordinatzailea.

Gorka Villar Marcelino, OSTADAR, S.K.T.ko Bocciako jokalaria

Carlos Santamaria Zentroa 12:30-13:30
Urriak 01

ESERI NIRE AULKIAN ETA ONDO PASA

Saski baloia gurpil aulkian. Bera Bera Kirol Kluba. Hitzaldia eta ondoren Kirol aulkien proba Saskibaloi kantxan.

Carlos Santamaria Zentroa 12:30-13:30
Urriak 28

" ELIKADURA JOKAEREN NAHASMENDUAK ETA KIROLA"

Yolanda Iglesias, Elikadura Jokaeren Nahasmenduen psikologo aditua eta ACABE Gipuzkoako koordinatzaile teknikoa.

Carlos Santamaria Zentroa

17:30-18:30