Elikadura Jokaeren Nahasmenduak eta Kirola
Hizlaria: Yolanda Iglesias, Elikadura Jokaeren Nahasmenduen psikologo aditua eta ACABE Gipuzkoako koordinatzaile teknikoa.
Elikadura Jokaeren Nahasmenduak harreman estu-estua dute kirolarekin eta jarduera fisikoarekin.
Hitzaldi honetan presio estetikoak, errendimenduak eta kirolaren praktika berezko dinamikek, elikadura nahasmenduen garapenean eta mantentzean nola eragiten duten aztertuko da, baita horiek pairatzen dituzten pertsonen gorputz-irudian eta autoestimuan ere.
Kasuak eta adibide praktikoak aurkeztuko dira harreman horren konplexutasuna ulertzen laguntzeko; arrisku- eta babes-faktoreei buruz hitz egingo da kirol arloan, eta prebentzio eta detekzio goiztiarrerako gakoak eskainiko dira, bai osasun-profesionalentzat, bai entrenatzaileentzat, irakasleentzat eta ikasleentzat.
Saio dinamiko eta parte-hartzaile bat izango da, batez ere unibertsitateko kideei zuzendua, baina interesatua dagoen edonori irekia ere, osasun mentala, kirola eta elikaduraren arteko lotura hobeto ulertu nahi duenarentzat.
- EGUNA: Asteartea, Urriak 28
- LEKUA: Carlos Santamaria Zentroa
- GELA: Auditorium
- ORDUTEGIA: 17:30-18:30
- PREZIOA: DOAN
- HIZKUNTZA: Gaztelaniaz
Izen-ematea
- DATAK: Urriaren 22tik 28ra arte
- KREDITUAK:
- 0,5 kreditu 4 hitzaldi edo tailerretara joateagatik
- Kreditu bat 6 hitzaldi edo tailerretara joateagatik
Izen-ematea egin:
- Kirol Zerbitzua aplikazioan sartu
- Aurkitu hitzaldi edo tailerra
- Izen-emateko urrats guztiak jarraitu
- Izen-ematea gorde