Antzerkia: San Juan
Noiz eta non
2025/05/06, 19:00

Deskribapena
San Juan
Max Aub
Obra Arabako Campuseko AEIKE+AUIT antzerki taldeak antzeztuko du. Bertan, Antzerki Ikerketarako Unibertsitate Gela Elkarteko (AUIT) antzerki taldeko graduko ikasleek eta AEIKE Antzerki Taldeko esperientzia geletako ikasleek parte hartzen dute.
Maiatzak 6an, 19:00etan izango da, Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloian.
Sarrera librea izango da edukiera bete arte.
Sinopsia:
Max Auben "San Juan" antzezlana Europako jazarpen nazitik ihes egiten duten errefuxiatu juduez beteriko itsasontzi baten historia kontatzen du. Trama bidaiari hauen egoera etsigarrian zentratzen da, lehorreratu nahi duten portu guztietan sistematikoki baztertzen baitituzte. Itsasontzia mikrokosmos bat bihurtzen da, non gizarte-klase eta ideologia ezberdinetako pertsonak elkarbizitzen diren, eta haien tentsioak eta itxaropenak garatzen diren noraezean nabigatu bitartean, etorkizun ziurgabe bati aurre eginez.