Antzerki ikerketarako unibertsitate ikasgela

 

Arte eszenikoak gustuko badituzu, eta betidanik antzerkiaren mundu ederrean sartu nahi izan baduzu, berri on bat daukagu zuretzat! EhuKultura Arabak, asoziazio kulturalarekin batera, honako hau antolatu du: “Antzerki ikerketarako unibertsitate ikasgela”, antzerkiarekin zerikusi estua duten ekintza kultural eta akademikoekin. Kultur Elkarte hau UPV-EHUren baitan dago, eta zuk, unibertsitateko kide horrek, parte hartzeko aukera duzu. Aktore, makillatzaile, antzerkigile edo eszenografo hori, anima zaitez!

Oihala altxatu da!

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu: mariacarmen.gil@ehu.eus

Gainera, aukera askeko kredituak lor ditzakezu. Ikastaroaren ziurtagiria eta hautazko kredituak lortzeko, ezinbestekoa da orduen % 90era joatea (60 ordu ikasturte akademiko bakoitzeko: 2 kreditu).

Datu pertsonalen babesari buruz indarrean dagoen legea betez, jakinarazten da bildutako datu pertsonalak informatikoki tratatuko direla, ikastaroa eskuratu eta kontrolatzeko. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubideak posta elektronikoz baliatu ahal izango dira, elkarteko arduradunaren aurrean:

mariacarmen.gil@ehu.eus, edo fitxategiaren arduradunaren aurrean: raul.montero@ehu.eus (Unibertsitate Proiekzioko zuzendaria).