Eduki publikatzailea

Izaskun Arrue Kulturgunea proiektuaren eta BEITA websailaren aurkezpena

Noiz eta non

2023/12/04, 19:00

Irudia

Deskribapena

EUSKARAREN ASTEA ARABAKO CAMPUSEAN

Arabako Campuseko Errektoreordetzak antolatu du Izaskun Arrue Kulturgunea proiektuaren eta BEITA websailaren aurkezpena.

Lazarraga Kultur Elkarteak euskararen normalizazioa kulturaren bidez xede izan du. Oihaneder Euskararen Etxetik Izaskun Arrue Kulturgunerako bidean kultur proiektu ugari sustatu ditu, beste batzuen artean, Gasteizko ikasleek hurbileko erreferentzia gisa izan dezaten deialdia. Horren irabazle izan den adibide gisa, Beitako kideek websailaren lehen kapitulua erakusteaz gain, sormen prozesuaren inguruko azalpenak eskainiko dituzte.

  • - Abenduaren 4an, 19etan.
  • - Arabako Campuseko Unibertsitate Pabilioian.

Etorri aurkezpena entzutera eta bukaeran mokadutxo batzuekin gozatzera!

Horrez gain, campusean hainbat ekimen antolatu dira euskararen erabilera sustatzeko hurrengo asteetan zehar:

  • Arabako Campuseko Errektoreordetza. Bertako produktuen kata gidatua. Azaroaren 29an, 12etan, Unibersitate Pabilioian.
  • Letren Fakultatea. “Euskaraz irakurri”. Azaroaren 29tik abenduaren 1era.
  • Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. “Hezkuntza euskaraz” tailerrak. Azaroaren 29an eta abenduaren 1ean.
  • Ingeniaritza Eskola. Gaztain-jana eta zozketak. Abenduaren 1ean, 12etan.
  • Farmazia Fakultatea. Txokolatada euskal giroan. Abenduaren 13an.
  • Ingeniaritza eskola. Pintxo Quizz Saioa. Abenduaren 14an, 19:30etan.