Musika

MDOU MOCTAR Kontzertua

Noiz eta non

2018/03/14, 19:00 - 00:00

Irudia

Deskribapena

Saharako usain gozoak dituen folk elektrikoa, gitarra psikodelikoak eta autotune pixka bat dira Mdou Moctar gitarrista tuareg enigmatikoaren bereizgarriak. Nigerreko basamortuko soinuaren artista adierazgarrienetako bat da, eta Sahel Sounds markaren izaera hobekien irudikatzen dutenetako bat. Generoaren mugak esperimentatzeko eta gainditzeko prest dauden tuareg konpositore bakarrenetakoa da, eta, zenbait single eta lehenengo LPa kaleratu ostean, Mdou Moctar tuareg hizkuntzan filmatu den historiako lehendabiziko pelikulako protagonista izan da. ‘Akounak Teggdalit Taha Tazoughai’ filmak, hain zuzen, Agadez hiri zaratatsuan bidea egin nahi duen musikari gazte baten estualdiak kontatzen ditu.

 

Sahel Sounds Christopher Kirkleyren soinu-dokumentazioko bloga/zigilua/proiektua da, Sahel eskualdeko herri-musika elektrikoan zentratua. Benetan goraipatzeko moduko lana ari da egiten Mendebaldeko Afrikako musikaren alde, beste zigilu/blog batzuekin batera, tartean Awesome Tapes From Africa eta Negrophonic, DJ/Ruptureren zigilua.