Eduki publikatzailea

Ekitaldia Utriusque Vasconiae

Noiz eta non

2018/11/12, 12:00 - 00:00

Deskribapena

UPV/EHUk Utriusque Vasconiae argitaletxearen ibilbidea aitortzeko ekitaldia egingo du

Astelehenean (azaroak 12), 12:00etan, UPV/EHUko Letren Fakultatean (Gasteiz), Arabako Campuseko Errektoreordetzak ekitaldia egingo du Utriusque Vasconiae argitaletxearen ibilbidea aitortzeko, laster desagertuko den argitaletxe horrek bi hamarkadatan zehar euskal kulturaren garapenari eta argitalpenen arloari egindako ekarpenagatik. Argitaletxeak funts guztiak eman dizkio UPV/EHUri, bibliotekaren eta ADDI gordailuaren bidez guztien eskura jar ditzan.