Erakusketak

Erakusketa: ‘Utriusque Vasconiae (2000-2018…)’

Noiz eta non

Noiztik: 2018/10/16 Noiz arte: 2018/11/16, 00:00 - 20:45

Kokapena

Erakusketa gela - Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Erakusketa: ‘Utriusque Vasconiae (2000-2018…)

Astelehenetik - ostiralera:  9:00 – 20:30.

 ‘Utriusque Vasconiae (2000-2018…)’ erakusketa EHUkultura Araba programaren baitan antolatu da eta urriaren 16tik azaroaren 16ra bitartean egongo da irekia. Sarrera librea da.

19 urteko ibilbidea bete eta gero Utriusque Vasconiae argitaletxeak bere fondo osoa UPV/EHUri eman dio, Liburutegian zein ADDI biltegian publiko osoaren eskura jar dezan.

Utriusque Vasconiae argitaletxearen xedea euskal pentsamendua jorratzea eta gizarteratzea izan da; batez ere, giza eta gizarte-zientzien sailean. Zimentarritzat Euskal kultura eduki du, euskaraz hausnartua eta adierazia. Argitaletxearen ibilbidea 20 urtez luzatu da, 12 bilduma eta 140 izenburu baino gehiago plazaratuz.

Erakusketa honen helburua bikoitza da: alde batetik, argitaletxearen ibilbidea ezagutzera ematea; bestalde, agur duina eskaintzea, bere ekarpena eskertuz.

Erakusketa tamaina handiko 26 panelek osatzen dute. Hauetan, argazki eta testuen bitartez, argitaletxea bera aurkezten da (jatorria, ibilbide historikoa, sortzaileak…) eta, bildumen arabera antolatuta, liburu guztiak agertzen dira. Gainera hainbat argitalpen eskuragarri daude, bisitariek kontsultatu edo eraman ditzaten.