Antzerkia

Teatro: FRONTOIA, begiz eta hotsez

Noiz eta non

2018/10/18, 19:00 - 00:00

Irudia

Deskribapena

Univertsitate Pabilioia

Los Apraiz,1. Vitoria-Gasteiz

Zertaz  ari da «FRONTOIA, begiz eta hotsez»?

Neska eta mutil gazteen  istorioak dira. Pilotalekuan topo egiten dute. Pilotan jolazten dute, erronkak egiten dizkiote elkarri; ezagutu, borrokatu, haserretu ere  egiten dira; jaiak ospatu eta etsipenak onartu... Abestu, musika jo eta maitasunaz ere borrokatu.

Hau dena jasoko dute frontoiaren hormek, frontisak, paretek, lurrak. Bat egingo dute Frontoiak eta mutil nesken gorputzek, ahots eta kantuek, beren desio, desafio  eta esperantzek. Tantoz-tanto bakoitzaren bihotzak, pilota  bezala,  taupadaz-taupada partidu majiko honetan parte-hartuko du. Bai,  Frontoia dugu protagonista. Eta frontoiak 6 pilotari, neska mutilak, beren gorputz, haien kantu eta haien pianoa, saxoa, bongoak eta flautak, bere altzoan jasoko ditu.

Gazteekin batera, eta une berezi eta majikoan 2 pilotari profesionalak izango ditugu, bertakoak, antzezten gauden herrikoak, eta tanto ikusgarri bat  eskeiniko digute, antzezleen  musika eta ahotsarekin lagunduta.

Guztiei begira emakume heldu bat dago, amona, herria bezala,  frontoiarekin batera historia osatzen duena.