Erakusketak

Erakusketa

Mikel Laboa izan liteke konstelazio, izan gabe izar…

Noiz eta non

Noiztik: 2024/04/09 Noiz arte: 2024/05/16

Irudia

Deskribapena

Erakusketa: 'Mikel Laboa izan liteke konstelazio, izan gabe izar…'

Noiztik: 2024/04/09 Noiz arte: 2024/05/16

Ordutegia. 9,00-20,30 (astelehenetik-ostiralera)

Kokapena: Unibertsitate Pabilioia, Los Apraiz Kalea, 1, 01006 Vitoria-Gasteiz, Álava

 

Gipuzkoan eta Bizkaian ikusgai egon ondoren, Arabara dator 'Mikel Laboa izan liteke konstelazio, izan gabe izar…'. UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak bultzatutako erakusketa ibiltari honek Mikel Laboa abeslaria gogoratu nahi du, bere heriotzaren 15. urteurrenean (2008ko abenduaren 8an zendu zen). Katedrak ere bultzatutako 'Ni ez naiz Mikel Laboa' komikia da erakusketa horren inspirazio-iturria. Abeslariaren unibertso pertsonal eta profesionalen arteko harmoniak agerian uzten du Laboak euskal kulturan duen garrantzia.

'Ni ez naiz Mikel Laboa'  liburuaren testuak Harkaitz Cano eta Unai Iturriagarenak dira, marrazkiak Joseba Larratxe Joseviskyrenak eta Elkar argitaletxeak plazaratu zuen iazko Durango azokan. Liburuan bezala ohiko biografia moldeetatik ihesi, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea izango dira erakusketaren iparra.