Eduki publikatzailea

Arabako Campuseko Kulturgunea

Irudia

 

Arabako Campuseko kultur ikasgelen bidez, heziketa osagarria, diziplinartekoa eta akademiaz bestekoa eskaini nahi zaio unibertsitateko komunitateari oro.

Norentzat: UPV/EHUko komunitate unibertsitariak.

Arautegia: ikasgeletako plaza-kopurua mugatua da. Ezarritako gutxieneko matrikulazio-kopurura iritsiko ez balitz, kultur hedakuntzarako zerbitzuak bere gordetzen du ikasgela ez eskaintzeko eskubidea.

Matrikularen zenbatekoa ez da itzuliko, errektoreordetzak ikasgela bertan behera utzi edo ikaslearen ezintasun larria, behar bezala justifikatu beharrekoa, tartean ez bada.

Datu pertsonalak babesteari buruzko indarreko legearen betetzeko, jakinarazten da ezen emandako datu pertsonalek tratamendu informatikoa jasoko dutela, ikastaroetarako etorrera eta kontrola gestionatzeko xedeaz. Datuok ikusi, zuzendu, baliogabetu eta fitxategiaren arduradunaren aurrean aurka egiteko eskubideak burutzeko aukera egonen da: gorka.iturriaga@ehu.eus

Ikastaroaren ziurtagiria eta aukera askeko kredituak lortu ahal izateko, ikastaroaren beraren eskola-orduen %90ra joan beharko da.

 

KOADERNAKETA IKASTAROA: ARTISTA LIBURUAK

Irudia

Artista-liburuen ekoizpenaren barruan, akordeoizko liburua euskarri handienetako bat da, bai ale bakarreko ekoizpenetan, bai zenbait aleren edizioetan.

Egitura sinplea da, eta lan lau bati formatua eta liburu-funtzioa ematea ahalbidetzen du, josturak erabili beharrik gabe.

Bere eredu anitzetan akordeoia dinamikoa da, bere orrialdeetan hainbat esku-hartze egitera gonbidatzen du, hala nola kalatuak, tolesdurak edo kolageak.

Ez du konplikaziorik, orrien bolumenaren aldaketara asko egokitzen baita.
Egitura/funtzioaren irudia desagertu egiten da formatua, kolorea, irudia, forma, irudi plastikoa, obra osatzen duten elementuak eta paperaren egitura sortzeko.

  • Ordu kopurua : 24
  • Prezioa : 75€
  • Lekua:  Escuela de Artes y Oficios de Vitoria-Gasteiz
  • Eguna : osteguna, 19:30-21:30
  • Urriak 14 otsailak 3 bitartean
  • Inzkripzioak : 2021eko urriaren 4tik aurrera
  • *HAUTAZKO KREDITU BAT lortzeko baliagarria

 

PRAKTIKA ARTISTIKO GARAIKIDEAK GENERO-IKUSPEGIAREN ARABERA

Irudia

Ikastaroaren helburua praktika artistiko bat egitea da, emakumea zalantzan jartzea edo hari buruzko diskurtsoa planteatzea eta emakumeak inguruko edozein esparrurekin duen harremana azaltzea.

Artista handien eta haien obren bidez, munduan emakume gisa duten posizioa eta bizi diren testuinguru bakoitzean dituzten aldarrikapenak aurkezten dituzte, eta sormen-prozesuan hasten dira, non formak eta diskurtsoak helburu komun bat izan behar duten.

Horretarako, arte-esparru garaikideak dituen tresnak (eskultura iragankorra, performancea, literatura, ikus-entzunezko erregistroa...) erabiliko dira proiektu bat egiteko orduan, bai eta diskurtsoari ematen dizkioten aukerak ere.


Laburbilduz, pentsamendu kritikoa erabiltzea emakumeen diskriminazioa, desberdintasuna eta bazterketa eremu partikularrean identifikatu, zalantzan jarri eta baloratzeko, eta arte garaikidea erabiltzea gizartean diskurtso feminista ereiteko, errealitate horren aurrean.

  • Ordu kopurua : 24
  • Prezioa : 75€
  • Lekua :  Escuela de Artes y Oficios de Vitoria-Gasteiz
  • Eguna : asteazkena, 19:30-21:30
  • Urriak 13 otsailak 9 bitartean
  • *HAUTAZKO KREDITUAK lortzeko baliagarria

 

ARGAZKILARITZA HASTAPENA

Irudia

Ikastaroa diziplina honetan hasi nahi dutenei zuzenduta dago. Ikastaroaren helburu nagusia ikasleei argazki-kamera digital batekin modu autonomoan moldatzeko behar dituzten ezagutzak, tresnak eta oinarrizko teknikak ematea da.

Mintegiak saio teorikoak izango ditu, eta ikasleek edukiak barneratzea erraztuko duten ariketa praktikoekin osatuko dira.

Baldintzak:  No son necesarios conocimientos previos.

Cámara digital, preferiblemente con posibilidad de trabajar en modo manual.

Egitaraua eta edukiak :

  1. Irudiaren eraketa: kamera ilunetik irudi digitalera.
  2. Kamera digitala: ezaugarriak, motak, funtzionamendua eta mekanismoak.
  3. Mugikorrak, kamera trinkoak, ispilurik gabeak, réflex, etab.
  4. Argiaren kontrola: buxatzailea eta mugimenduaren kontrola
  5. Diafragma eta garbitasunaren kontrola.
  6. Argiaren neurketa: islatutako argia, fotometroa eta histograma.
  7. Argazkigintzaren optika: helburuak eta ezaugarriak, sailkapena, motak, etab.
  8. Flasha.
  • Ordu kopurua : 24
  • Prezioa: 75€
  • Lekua :  Escuela de Artes y Oficios de Vitoria-Gasteiz
  • Eguna : astelehena, 19:30-21:30
  • Urriak 18 otsailak 21 bitartean
  • *HAUTAZKO KREDITUAK lortzeko baliagarria