Eduki publikatzailea

“CORTADA 2019” LEHIAKETAREN OINARRIAK

VITORIA-GASTEIZKO FILM LABURREN XXIII. JAIALDIA. UPV/EHUko Arabako Campusa. Vitoria-Gasteiz. 2019ko abenduaren 11tik – 14era

BALDINTZAK

  1. CORTADAn parte har dezakete Espainian jaio diren edo bizi diren film laburren egileek. Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da NANa aurkeztea Espainiako herritarren kasuan, eta bizileku-baimena edo egiaztagiria aurkeztea Espainiako nazionalitaterik ez duten egoiliarren kasuan.
  2. 2018an eta 2019an ekoitzitako filmak aurkeztu ahal dira jaialdira, betiere gehienez 30 minutu irauten badute.
  3. Egile bakoitzak bi film labur aurkez ditzake asko jota. Bi film labur baino gehiago aurkeztuz gero, hautaketa batzordeak ez du kontuan hartuko pertsona horrek bidalitako lanetako bat ere.
  4. CORTADAk ATAL OFIZIAL bat dauka, eta atal horretan sartuko dira hautaketa batzordeak aukeratzen dituen FIKZIOZKO film laburrak, DOKUMENTALAK eta ANIMAZIOZKO film laburrak. Euskal film laburren GUREAK atalean hautatzen diren lanak ere ATAL OFIZIALAren barruan sartuko dira.
  5. GUREAK atalean parte hartzeko, film laburren egileek ziurtatu beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) edo Nafarroako Foru Erkidegoan jaio edo bizi direla, Espainiaren kasuan, edota Euskal Herriko Mankomunitatean (Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa), Frantziaren kasuan. Inguruabar hori egiaztatzeko eskatzen diren dokumentuak 1. puntukoen berberak dira, eta Frantziaren kasura ere estrapola daitezke baldin eta aipatutako mankomunitateko norbait aurkezten bada.
  6. Ezingo dira CORTADAren ATAL OFIZIALera aurkeztu Interneteko plataformetan ikusgai dauden film laburrak, ezta aurreko urteetan bidali ziren eta hautatu ez ziren film laburrak ere. Era berean, film laburrak Arabako probintzian estreinatzea exijitzen da, hau da, ez da onartuko probintziako beste sariketa batzuetan proiektatu den edo Arabako Lurralde Historikoko saio publikoren batean estreinatu den lanik.
  7. Jaialdian, halaber, beste atal batzuk daude sari ekonomikoekin, baina ATAL OFIZIALetik kanpo.
  8. UNILABUR eta EHULABUR atalen bidez, unibertsitateetan egindako film laburrak sustatu nahi dira; izan ere, CORTADA lehiaketak unibertsitate bokazio argia dauka, UPV/EHUri lotuta dagoen heinean.
  9. UNILABUR atalera aurkez daitezke unibertsitateko ikasleek egindako film laburrak, betiere estatuko unibertsitateetan gradua edo masterra ikasten ari ziren bitartean egin badituzte. Horrez gain, Espainiako herritarrek atzerriko unibertsitateetan egindako lanak ere onartuko dira. Film laburren egileek unibertsitatean dabiltzala egiaztatu beharko dute, eskolako txartela edo erakunde horietan ikasi izana egiaztatzen duen agiria aurkeztuta. Ikasle batek GRAL edo MAL gisa egindako lan bat aurkezten badu eta une horretan jada unibertsitateko kide ez bada, CORTADAn parte hartu ahal izango du egoera hori justifikatzen badu.
  10. EHULABUR atalak oinarriotako 9. puntuan zehaztutako baldintza berberak ditu, baina desberdintasun batekin: soilik UPV/EHUko ikasleek parte har dezakete atal horretan.
  11. HEMENGOAK atala, hori ere ez-ofiziala, Arabako Lurralde Historikoan ekoitzi eta egindako film laburrei dagokie. Atal horretara aurkeztu ahal izango dira arabarrak direla egiaztatzen duten zuzendarien lanak, baita Arabako enpresek egindako eta Arabako lurraldean grabatutako filmak ere, nahiz eta zuzendaria beste jatorri batekoa izan, edota antzezle arabarrak protagonista dituzten filmak, nahiz eta zuzendaria eta ekoizlea ez izan Arabako Lurralde Historikokoak. Arabar izaera egiaztatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa oinarriotako 5. puntuan zehaztutakoaren antzekoa izango da, baina Arabako Lurralde Historikoari lotua.
  12. EUSKARAZKO FILM LABURRIK ONENAREN sariarekin, euskarazko ikus-entzunezko sorkuntza sustatu eta aintzatetsi nahi da. Sari hori irabazi ahal izango dute CORTADAko atal ofizialetara zein ez-ofizialetara aurkeztutako euskarazko film labur guztiek.
  13. Hautaketa batzorde batek aukeratuko ditu ATAL OFIZIALeko eta jaialdiko gainerako ataletako filmak, jasotako lan guztiak ikusi ostean, eta haren erabakia apelaezina izango da. EPAIMAHAI OFIZIAL batek emango ditu sariak, zeina zinemari eta oro har kulturari lotutako pertsonek osatuko baitute (gutxienez kideetako bat UPV/EHUkoa izango da). Epaimahai horrek jaialdiko sari guztiak emango ditu, Ikusleen Saria izan ezik. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
  14. GOYA® SARIETARAKO aurrehautaketa. Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak CORTADA aukeratu du Goya Sarietako Fikziozko Film Laburrik Onenaren eta Dokumental Laburrik Onenaren kategorietako hautagaiak aurrez hauta ditzan. Horrenbestez, CORTADAKO FIKZIOZKO FILM LABURRIK ONENAREN SARIA eta DOKUMENTAL LABURRIK ONENAREN SARIA irabazten dutenak Goya® Sarietarako aurrez hautatuak izan daitezke, betiere Akademiaren oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte. ANIMAZIOZKO film laburren kasuan, Akademiak ez du exijitzen bere sari edo hautaketetara aurkezterik, FIKZIOZKO FILM LABURREN eta DOKUMENTAL LABURREN kasuan ez bezala.
  15. FORQUÉ SARIEN aurrehautaketa. EGEDA erakundeak CORTADA aukeratu du Forqué Sarietako Zinema Film Labur Onenaren kategoriako hautagaiak aurrez hauta ditzan. Horrenbestez, CORTADA lehiaketako FIKZIOZKO FILM LABURRIK ONENAREN SARIA irabazten duena JOSÉ MARÍA FORQUÉ ZINEMA SARIAN lehiatzeko aurrez hautatua izan daiteke, betiere lehiaketaren oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen baditu.
  16. CORTADAn hautatzen diren filmak lehiaketaren liburuxkan eta webgunean agertuko dira eta saio publikoetan emango dira lehiaketa egiten den egunetan. Proiekzioak ahalik eta kalitate onena izango du, eta, hori lortzeko, HDko fitxategi digitalak erabiliko dira. Materiala galtzen edo hondatzen bada, jaialdiak bere gain hartuko du ekoiztetxeek emandako materialen gaineko erantzukizuna, eta horretarako aseguru bat izango du.
  17. Sariak. Honako sari ofizial hauek emango dira lehiaketan:
  • Fikziozko film laburrik onena                                   2000 euro + garaikurra
  • Gureak saria. Euskal film laburrik onena                1000 euro + garaikurra
  • Ikusleen saria                                                           600 euro + garaikurra
  • Dokumental onena                                                   500 euro + garaikurra
  • Animazio onena                                                        500 euro + garaikurra
  • Hemengoak saria. Arabako film laburrik onena        500 euro + garaikurra
  • Euskarazko film laburrik onena                                 500 euro + garaikurra
  • Unilabur saria                                                            500 euro + garaikurra
  • Ehulabur saria                                                           300 euro + garaikurra

 

IZEN EMATEA

Izen ematea doakoa da eta era honetan egin daiteke:

FESTHOME, MOVIBETA edo CLICK FOR FESTIVALS plataformen bitartez. Parte hartzaileek datu hauek jaso behar dituzte plataforma horietan ematen duten informazioan: zein ataletara aurkezten diren, nazionalitatea edo bizilekua egiaztatzen duten agiriak, unibertsitate bateko kide izatea (edo zinema eskola batekoa, hala badagokio) egiaztatzen duten agiriak, film laburraren oinarrizko fitxa (izenburua, helbidea, iraupena), helbide elektronikoa eta argazki bat. Eskatutako dokumentazioan zerbait falta bada, film laburra hautaketa prozesutik kanpo gera daiteke.

Izena emateko azken eguna 2019ko irailaren 16a izango da, eta epemuga horren ondoren bidaltzen diren film laburrak ez dira kontuan hartuko. Hautaketa izena eman duten film labur guztiei jakinaraziko zaie, haien aldekoa izan ala ez. Irabazleen zerrenda, berriz, hautatuak izan diren guztiei jakinaraziko zaie.

SARIAK

Atala Saria
Fikziozko film laburrik onena 2.000 euros+ garaikurra
Gureak saria. Euskal film laburrik onena      1000 euros + garaikurra
Ikusleen saria 600 euros + garaikurra
Dokumental onena 500 euros + garaikurra
Animazio onena 500 euros + garaikurra
Hemengoak saria. Arabako film laburrik onena 500 euros + garaikurra
Euskarazko film laburrik onena 500 euros + garaikurra
Unilabur saria 500 euros + garaikurra
Ehulabur saria 300 euros + garaikurra