Eduki publikatzailea

2020.KO EHUSKARABANDA 8. BIDEOMARATOIA

2020ko abendua. UPV/EHU Arabako Campusa. Vitoria-Gasteiz.

​​​​​​​ OCTAVO CONCURSO DE CORTO INSTANTÁNEO EHUSKARABANDA

 

Film laburren iraupena 2 minututik beherakoa izango da.

Film laburrak entregatzeko epea 2020ko abenduaren 14an (astelehena) amaituko da, gaueko 12:00etan.

Gako hitz hau agertuko da lan guztietan: APOKALIPSIA

Film laburrak helbide elektroniko honetara bidaliko dira deskarga esteka batekin: festivalcortada@gmail.com.

 

Sariak

  • lehen saria: 200 euro,
  • bigarren eta hirugarren sariak: 100 euro.

 

OINARRIAK

  1. ​​​​​​​ COVID-19ak eragindako osasun alertaren ondorioz, aurtengo lehiaketaren oinarriak aldatu egin dira aurreko ediziokoekin alderatuta.
  2.  Salbuespen gisa, online izango da Ehuskarabanda lehiaketaren 2020ko edizioa.
  3.  Parte hartzaileak: Nahi duten pertsona guztiek parte har dezakete lehiaketan, pertsona fisikoak edo hainbat kidez osatutako taldeak izan.
  4.  Pertsona edo talde bakoitzak lan bakarra aurkez dezake lehiaketan.
  5.  Film laburren iraupena 2 minututik beherakoa izango da.
  6.  Film laburrak entregatzeko epea 2020ko abenduaren 14an (astelehena) amaituko da, gaueko 12:00etan. Lehiaketan izena emateko epea egun horretan amaituko da. Film laburrarekin batera, parte hartzaileen izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa sartu behar dira.
  7.  Film laburrak helbide elektroniko honetara bidaliko dira deskarga esteka batekin: festivalcortada@gmail.com. Film labur guztiak webgune honetan ikus daitezke izen-ematea itxi eta hurrengo egunetan: www.festivalcortada.com .
  8.  Gaia: Lehiaketako gai bakarra euskararen erabilera izango da. Euskara izango da, beraz, lehiaketan onartuko den hizkuntza bakarra. Lanak edozein tokitan filmatu ahalko dira, baina ezinbestez sartu behar da UPV/EHUren Arabako Campusari buruzko planoren bat edo erreferentzia zuzenen edo zeharkakoren bat.
  9.  Gako hitz hau agertuko da lan guztietan: APOKALIPSIA.
  10.  Sariak: Epaimahai batek hiru sari emango ditu deialdi honetan: lehen saria: 200 euro, bigarren eta hirugarren sariak: 100 euro.
  11.  Film laburrak online proiektatuko dira, parte hartzaileei jakinaraziko zaien ordutegian.
  12.  Lehiaketa honetan parte hartuz gero, oinarri hauek guztiak onartzen direla esan nahi du.

 

EHUSKARABANDA-BIDEOMARATOIA
eMail: festivalcortada@gmail.com
Website: www.festivalcortada.com