Zinema / Campus V.O.

ZINEMAKO TEKNIKA ESPEZIALIZATUA ikastaroa

Otsailaren 28ra arte izena ematea

Irudia

IKASTAROARI BURUZKO INFORMAZIOA

Iraupena: 7 aste

Egunak: asteazkenetan

Ordutegia: 17:00 – 19:00

Hasiera data: 2019ko martxoaren 13ko astea

Bukaera data: 2019ko maiatzaren 8ko astea

Lekua: UPV/EHUko Letren Fakultatea

Plazak guztira: 20

Hizkuntza: euskara

Aukera askeko kredituak: 1

 

DESKRIBAPENA

Proiektu baten dossier bat prestatzeko teknikak eskaintzea da ikastaroaren helburua, hain zuzen ere etorkizuneko film labur edo bideo-sorkuntza baterako. Ikasleek gako desberdinei helduz garatuko dute proiektua: hasierako ideiatik edo sormen bulkadatik hasita aurkezpeneraino, tartean gidoitik eta planteamendu bisualetik igaroz.

Irakasleak filmak egiten izan duen esperientziaz jardungo du eta halako proiektuak lantzean erabiltzen diren teknikak, softwarea eta euskarriak irakatsiko ditu. Ikastaroa amaitzean, ikasleek beren proiektua aurkeztuko dute “pitching” moduan.

 

IRAKASLEA

D. Kepa Sojo

 

MATRIKULAREN PREZIOA

Doakoa

 

HELBURUAK

Zinema ikastaro bat proposatu nahi da. UPV/EHUko ikasleei, irakasleei eta ikertzaileei, eta administrazio eta zerbitzuetako langileei zuzenduta dago, eta baita publiko orokorrari ere, ikuspegi zeharo praktiko batetik ikus-entzunezkoen produkzioen garapenarekin lotutako trebetasunak berenganatu nahi dituztenei.

 

GUTXI GORABEHERAKO PROGRAMA

Gaikako saio hauek proposatzen dira:

  • Gidoi
  • Zinemako zuzendaria
  • Kamera eta argazki zuzendaria
  • Arte zuzendaria
  • Produkzio
  • Film-muntaia

Saio horiek amaitzean, azken saio bat egingo dute izena eman duten pertsona guztiek batera, eta publikoarentzat irekita egongo da (maiatzaren 8a).

 

EMAN IZENA

https://www.ehu.eus/eu/web/ehukultura-araba/izen-ematea