Erakusketak

Erakusketa Erakusketa

VOX VERITATIS

Noiz eta non

Noiztik: 2017/09/11 Noiz arte: 2017/10/11, 12:00 - 21:00

Irudia

Deskribapena

VOX VERITATIS

Bryan Chipana, Jesús Domingo, Rako

Unibertsitateko pabiloi
UPV/EHU / Vitoria-Gasteiz

Aurkezten dugun erakusketa Vox Veritatis deitzen da, eta hiru artista figuratibo gazteren artelanak biltzen ditu : Brayan  Chipana, Jesus Domingo eta Rako, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Graduan hezitakoak eta  etorkizun oparokoak. lrudikapen errealistaren aldeko apustu irmo batek uztartzen ditu, baina nork bere erara  interpretatzen du irudikapen hori. Horrek berretsi egiten digu, berriz ere, errealismoa ez dela estilo monolitikoa eta itxia,  anitza eta bariatua baizik, eta bertan sortzailearen nortasuna gailentzen dela. Linda Nochlin irakasleak adierazi duenez,  "zintzotasuna, ikusizko errealitatea edo egiantzekotasuna programa errealistan oso garrantzizkoak izanagatik, haren  ezaugarrietako batzuk baino ez dira, haren asmo eta lorpen  batzuk ulertu beharko baititugu hura ulertzeko".

Brayan Chipana, Jesus Domingo eta Rako artistek kezka  berdinak dituzte figurazioari dagokionez. Batzuetan apustu egin dute errealitatearen irudikapenaren eta materiaren behaketaren bide eskerga hartzearen alde, baina begirada intimo eta pertsonala darabilte, inspirazioaren bila inguruan duten mundua miatuz. Haien artelanak ez daude hutsik, ez dute ikusten dutena literalki irudikatzen bakarrik; aldiz, gardenak dira, emozioak helarazten dituzte, sentimenduak, atsekabeak eta kezkak komunikatzen. Artelan indartsuak dira, beteak dira indarrez, asmoz, ikuslearekin komunikatu eta konektatzeko gogoz.

Gazteak izanagatik, beren mundua aurkitu du-te, adierazteko beren modua, errealitateak, maisutasunak eta edertasunak sorgindu egin ditu.


"Margolariak lerroa eta kolorea jarraitzen ditu, baina poesia da haren helburua"
Rembrandt

LE K U A
Unibertsitateko pabiloi. Unibertsitateko kampusa
Apraiz kalea, 1 (01006} Vitoria-Gasteiz

ERAKUSKETAREN DATA
2017ko lrailaren lltik- Urriaren llra

ORDUTEGIA
8:30-20:00
Dohaineko sarrera

ERAKUSKETAREN PARTAIDEAK
Brayan Chipana, Jesús Domingo eta Rako

KOORDINAZIOA ETA TESTUAK
Fernando R. Bartolome García
EHU-ko Arte Historia eta Musika sailaren irakasle titularra

DISEINUA
Rako

MUNTAKETA
Brayan Chipana, Jesús Domingo eta Rakov