Musika

LEWIS AND LEIGH Kontzertua

Noiz eta non

Noiztik: 2017/03/29 Noiz arte: 2017/03/10, 19:00 - 13:14

Irudia

Deskribapena

Al Lewis eta Ava Leigh bereiz aritzen ziren, eta underground zirkuituetan baino ez ziren ezagunak. Lewis Galeskoa da, eta Leigh, berriz, Mississippikoa. Biek folk britainiarra dute abiapuntu –Lewisek ama hizkuntzan abestu ohi du, galesez, bakarka grabatzen duenean–, eta Nashvilleko country onena ere bai. Bien arteko emaitza zoragarria eta berritzailea da, euren oinarrizko generoetatik harago doalako.

LEWIS & LEIGHek 2014an erabaki zuten elkarrekin ekitea. Zenbait EP kaleratu ondoren, azkenean LPa mamitu dute, kutsu amerikarreko pop-rockari bidea eginez eta ilea lazten duten a cappella doinuak abestuz.

Ghost
liluragarria da guztiz. Bi ahotsak noizbait bat egin eta harmonia perfektuak osatzeko sortuak izan ziren. Orain arte ez da pareko beste ezer entzun The Everly Brothersen garaitik, zeintzuk gogora baitatozkigu etenetako batzuetan.

Unibertsitate Pabilioia, 19 o.

Vitoria-Gasteiz.