Musika

Concierto NINA COYOTE eta CHICO TORNADO

Noiz eta non

Noiztik: 2017/05/10 Noiz arte: 2017/03/10, 19:00 - 13:41

Irudia

Deskribapena

NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO (Donostia)

Dagoeneko euri asko egin du Niña Coyote eta Chico Tornado gure musika eszenan agertu zirenetik. Egun biko formatuko bandak ez dira nobedade gurean, eta ohituak gaude jada horrelako proposamenetara. Ursula Strong (bateria) eta Koldo Soret (gitarra eta ahotsa) dira Niña Coyote eta Chico Tornado, eta, "EATE" izena darama bikoak auto-ekoizpen bidez Pozoi Records zigilupean kaleratu duen lan berriak.

Diskoa CD irakurgailuan sartu eta berehala sumatzen dira ekaitzak, tximistak, suak, haizeteak eta uholdeak. "EATE"ren erreinuan gaude jada! Naturak nonbaitetik eztanda egin behar du, hainbeste urtez gizakiak eragindako txikizio eta irainei erantzunez! Sugarrezko gitarrak, melodia uholdeak, distortsio haize-erauntsiak, erritmo kazkabarrak, suzko tximistak.... Hori da EATE: Ekaitzaren, suaren, uholdeen eta haizeteen jeinua.

Unibertsitate Pabilioia, 19 o.

Vitoria-Gasteiz.