Musika

DE WOLFF -kontzertua

Noiz eta non

Noiztik: 2015/03/04 Noiz arte: 2015/02/17, 19:00 - 09:18

Irudia

Deskribapena

DE WOLFF  (Geleen – Holanda)
Pablo eta Luka van de Piel anaiak (gitarra eta ahotsa, eta bateria, hurrenez hurren) eta Robin Piso teklista hazi besterik ez dira egin DeWolff sortu zutenetik, Holandako hegoalde sakonean, 2007an. Gai dira entzuleak ahoa bete hortz uzteko, rock energia gordineko eztandarekin eta psikodelia hipnotikoarekin. Ematen du power trioak rock n' rollaren osagai ahaztuak aurkitu dituela, DeWolff izeneko aparteko abentura honi itxura emateko. Euren jatorrizko herrialdean ospe handia dute: leku guztietan jarri behar izaten da "ez dago sarrerarik" afixa, eta Harley-Davidson eta Converse bezalako marken babesletza lortu dute: euren motor eta zapatila modeloak dituzte, hurrenez hurren.

 

TOKIA: Araba Campuseko Unibertsitate Pabilioan