Musika

null

LOS HIJOS DE LA MONTAÑA Kontzertua

Noiz eta non

2017/11/21, 19:00

Deskribapena

LOS HIJOS DE LA MONTAÑA  (Portland – Oregon – USA)

Unibertsitate Pabilioia

Vitoria-Gasteiz

Luz Elena Mendoza eta Sergio Mendoza dira Los Hijos de la Montaña. Luz Elena Y la Bambatik dator, Portland Oregonen egoitza duen taldetik, mexikar musikaren eraginak dituena. Sergio, berriz, Calexico, Devotchka, Giant Sand eta Orkesta Mendozako kide izan da, eta azken hau izan du bere proiektu kuttunena: bertan, Tucson Arizonako bere egoitzatik, 50 eta 60 urteetako mexikar mambo gogoa biziberritu du.

Biek abizen berdina dute (baina ez dira senideak), baita mexikar sustrai harroak eta estatubatuar pasaportea ere. Bi zirkunstantzia horiek ezin bestekoak izan dira egitasmoa umotzeko, eta haien musikaren identitate ikurrak dira, Estatu Batuetako musikaren sustraietatik edaten baitute, baina mexikar musikari eta Amerika Latinoko beste herrialdeetakoei ere erreferentzia eginez, barra-barra.