Musika

THE LIMBOOS Kontzertua

Noiz eta non

Noiztik: 2017/10/25 Noiz arte: 2017/09/12, 19:00 - 09:50

Irudia

Deskribapena

THE LIMBOOS (Madrid)

Unibertsitate Pabilioia   -19 o

Vitoria-Gasteiz

The Limboos hutsetik agertu ziren duela lau bat urte. Aste gutxiren buruan, single bat grabatu zuten, errepidera atera, eta harrezkero jira eta bira ibili dira gaurdaino. Musika taldea Europa erditik ibili da bere "Rhythm & Blues Exotikoa" jo eta ke, erraz ahazten ez den show bat eszenaratuz. "Space Mambo" haien lehendabiziko LPak (Penniman Records, 2014) ustekabean harrapatu zuen jende guztia, baita hedabideak ere, eta beren abesti eta zuzenekoek era guztietako entzuleak liluratu zituzten, rock and roll zaleen giroetatik at ere.

"Limbootica!" bigarren LP diskan, taldeak erritmoaren muinera heltzeko bidean jarraitu zuen, sustraien musika onenaren erdigunera egindako bidaian, ibilbidearen bihurgune bakoitzean ikertu eta hazteari utzi gabe. The Limboosek ez du parerik. Talentua, lanean buru-belarri eta kategoria, horiek dira beren armak. Eta "Limbootica!"ri esker, asko eta gehiago izango dira haiekin amorratuta eta irrikitan dauden zaleen jende taldea. Probatu probatu, ikusiko duzu.