Breadcrumb

Donostia-San Sebastián: Matrikula. Graduak eta Gradu Bikoitzak

Donostia-San Sebastián: Matrikula. Graduak

IKASLE BERRIAK

Matrikula online edo aurrez aurre egin ahal izango duzu.

Ikasle berriko matrikula aurrez aurre egitea aukeratzen baduzu, automatrikula moduan egingo duzu, eta 2.8 ikasgelara (bigarren solairura) joan beharko duzu esleitu zaizun egunean eta orduan.

Matrikula egiteko, aurreinskripziorako (SARBIDEA) erabili duzun erabiltzaile eta pasahitz bera erabili beharko duzu.

Matrikula egitean, dokumentazioa erantsi beharko duzu. Horretarako, USB batean edo Hodeian eduki beharko duzu eskuragarri.

Lehen mailako ikaslentzako harrera jardunaldia

2023ko irailaren 8an

Euskara taldeak: 9:30etan

Gaztelania taldeak: 11:00etan
LEHEN MAILATIK GORAKO IKASLEAK
Aurreko mailetatik gainditu gabeko irakasgai guztietan matrikulatu egin behar duzu.

Gehienez 60 kreditu berri matrikulatu ahal izango dira. Guztira, kreditu berriak eta errepikatutako kredituak batuta, ezin izango da 90 kredituko kopurua pasa; bestela, ezin izango da matrikula amaitu.

Hautazko irakasgaiak matrikulatzeko, gutxienez oinarrizko irakasgaietako 54 kreditu eduki beharko dituzu gaindituta (lehenengo kurtsokoak), eta gutxienez 90 kreditu oinarrizko eta nahitaezko irakasgaien artean.

Hautazko ikasgaien matrikula egin aurretik ziurtatu haien ordutegiak bateragarriak direla.
Hautazko irakasgaietan, matrikula egin ondoren, ezingo da taldez aldatu.
Matrikulatutako ikasgaiak ezin dira baja eman (Salbuespena: Prestakuntza Dualean hautatutako ikasleak)

Prestakuntza dualaren ibilbidean interesatuta bazaude, matrikulatzeko epe ofizialean, hautazko ikasgaietan matrikulatu beharko zara ibilbide duala egingo ez bazenu bezala. Urtarrilean, aukeratua izan bazara, matrikula aldatuko da idazkaritzan.

GrAL matrikulatzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik zuzendari batekin gai bat esleituta izatea eta titulazioa amaitzeko behar diren kreditu guztiak matrikulatuta izatea, aintzatetsi daitezkeen hautazko 24 kredituak izan ezik.

Egutegi akademikoa eta ordutegiak

Administrazio-izapideen egutegia

Aplikazio habiaratuak

EEF_Nabarmendua Matrikula Ikasle Berriak

EEF_Nabarmendua Matrikula automatrikula

Aplikazio habiaratuak

EEF_Nabarmendua Matrikula prezioak

EEF_Nabarmendua Matrikula Prezioak murrizteko edo ez ordaintzeko eskubidea

EEF-Nabarmendua Etortzekoak dituzu zure bizitzako urterik onenak