We the people of ENLIGHT

ENLIGHT aliantzako kideen ibilbide inspiratzaileak

Medikuntza-heziketa eta praktika gizatiartzen

Lucía Gallego eta Sandra Sánchez
Lucía Gallego eta Sandra Sánchez medikuntza-heziketa eta praktikan umorea sustatzeko ekitaldian

Luciaren kultura-aniztasunarekiko interesa eta aniztasunarekiko irekitasuna agerikoak dira, jarduera akademikoaren garapenean ez ezik, bere trebetasun eta zaletasunetan ere. Atzerriko hainbat hizkuntza hitz egiteaz gain, arabiera horietan barne, beste kultura batzuekiko interesa eta jakin-mina erakusten duten zaletasunak lantzen ditu.

2024 urtea oso aktiboa izaten ari da berarentzat eta bere taldearentzat: urtarrilean, Groningako unibertsitatea bisitatu zuten, generoak ezagutzaren sorreran duen garrantziari buruzko jardunaldi baten barruan.

Ikerketan eta praktika medikoan genero-ikuspegia txertatzeko lankidetza-proposamena egin ondoren, ENLIGHT unibertsitateetako hainbat taldek berehala erantzun zioten eskaerari. Hala, zenbait hilabetetan lankidetza-ikuspegiak dituen sare bat ehundu da, honako partehartzaile hauekin, besteak beste: ugalketa-adinean dauden emakumeen osasun mentalerako zentroa eta Uppsalako antibiotika-zentroa, Groningako osasunerako eta humanitateetarako zentroa, Galwayko Medikuntza Saila eta Ganteko Ugalketa Osasunerako Nazioarteko Zentroa; horiek guztiak, UPV/EHUko Inmulogia, Mikrobiologia eta Parasitologia Sailarekin berarekin batera, lankidetza-sare bat hasteko bidean daude.

Lankidetza horren oinarriak finkatzen diren bitartean, Luciak UPV/EHU ENLIGHT Seed Funding Call 2024 deialdian eskuragarri zegoen finantzaketa eskatu eta lortu du. Deialdi horri esker, bere taldearen mugikortasuna finantzatu ahal izango du unibertsitate laguntzaileekin, edo UPV/EHUn bilerak antolatu ahal izango ditu gainerako unibertsitateetako homologoekin.

2024ko otsailean, Comeniuseko Unibertsitateak medikuntzako komunikazioari eta umorearen erabilerari buruzko tailer bat egin zuen, non bi lankidek beren proiektua aurkezteko eta Bratislava, Uppsala eta Ganteko lankideekin hitz egiteko aukera izan zuten.

Etorkizun oparoarekin, Luciak eta bere taldeak hautagaitza aurkeztu nahi dute ENLIGHT Thematic Networks deialdian aurreikusitako 150.000 euroko finantzazioa lortzeko. Deialdi hori 2024ko apirilean argitaratuko da, 36 hilabeterako finantzatutako lankidetza-sare egonkorretarako.

Lucía Gallego UPV/EHUko Inmulogia, Mikrobiologia eta Parasitologia Sailako irakaslea da.