ELKANO_goikaldeko_logoak

Irudia

ELKANO_Aurkezpena

Aurkezpena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Gaiarekin (Euskadiko Telekomunikazio Klusterraren Elkartea) lankidetzan, mugikortasun beken Elkano programaren zazpigarren edizioa antolatu du, UPV/EHUko tituludun berriek atzerrian enpresa praktikak egin ditzaten.


Programa honen abiapuntua UPV/EHUren borondatea da bere tituludunen aukera profesionalak hobe daitezen, ikasketak amaitu ondoren lan arloan txertatzeko berme handiagoa lortzeari begira. Bestalde, ekimen hau erakunde estrategia orokorrago batean kokatzen da, Bolonia Prozesuari aurre egiteko neurriak ezarri nahi dituena eta, besteak beste, mugikortasun aukera berriak sustatu nahi dituena. Bestetik, Gaiak ekarpen bat egiteko interesa agertu du, euskal enpresek langile gaituak, motibatuak eta nazioarteko esparruan ongi prestatuak hartzeko aukera izan dezaten.


Gipuzkoako Foru Aldundiak, Berrikun tzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren bidez, Jakintza-ren Gizartean oinarrituta dagoen Gipuzkoa eraiki tzen lagundu nahi du. Hau da, gizarte iraunkortasunean, iraunkortasun ekonomikoan (berrikuntza eta lehiakortasuna), eta ingurumenaren iraunkortasunean oinarrituta dagoen gizartea.

Beka kopurua, iraupena eta zenbatekoa

  • Elkano programaren 2014 – 2015eko edizioan, gehienez ere, 17 beka emango dira.
  • Mugikortasun bekek 6 hilabeteko iraupena izango dute. Nolanahi ere, enpresak eta bekadunak nahi badute, atzerriko praktikak luzatu ahal izango dira. Hala bada, enpresak bere gain hartuko du egonaldiaren luzapenaren kostu osoa, eta luzapena ezin izango da 6 hilabetetik gorakoa izan (beraz, praktiken iraupen osoa ez da izango, inola ere, 12 hilabetetik gorakoa). Egonaldiaren luzapenean bekadunari ordainduko zaion kopuruak UPV/EHUtik jasotakoaren proportzio bera edukiko du.
  • UPV/EHUk Elkano mugikortasun beka bakoitzeko 6.744 €-ko zenbatekoa emango du, 6 hilabeterako. Bekak unibertsitateko tituludunen atzerriko praktikak diruz laguntzeko erabiliko dira, eta hilean 1.124 € ordainduko zaizkie bekadunei.

Elkano programaren edukia

Enpresa praktikak, atzerrian. Elkano programaren mugikortasun beken onuradunek, zeinak ebazpeneko 9. eta 10. oinarrietan zehaztutako hautaketa prozesuaren bidez aukeratutako baitira, tutoretzapeko praktikak egiteko egokitu zaizkien herrialdeetara bidaiatuko dute. Bekadun bakoitzak bere profil pertsonalaren araberako prestakuntza plan espezifiko bat edukiko du, eta atzerriko egonaldian egingo dituen lanek lotura izango dute, EAEko enpresek bazkide gisa parte hartzen duten nazioarteko lankidetzarako enpresa proiektuekin.