Eskariak aurkezteko era

Eskariak aurkezteko era

Eskaerak UPV/EHUko Erregistro Orokorren bidez egingo dira, edo bide telematikoa erabiliz. Eskaerak, ahal dela, bide telematikoz egitea lehenetsiko da.

  • BIDE TELEMATIKOA: eskaerak modu telematikoan egiteko, "Eskaerarako inprimaki telematikoa" atalean sartu.
  • UPV/EHUko ERREGISTRO OROKORREN bidez: eskariak, behar bezala beteta, sinatuta eta data jarrita, Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako campusetako Erregistro Orokorretan aurkeztuko dira, Gipuzkoako campuseko errektoreordeari zuzenduta. UPV/EHUren irailaren 26ko erabakian aipatzen diren bulegoetako batean ere aurkeztu ahal izango dira (2002ko urriaren 24ko EHAA), edota azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38.4 artikuluan zehaztutako eran.

Epea

Eskaerak aurkezteko epea: 2015eko apirilaren 29ra arte.

Enpresen eta proiektuen aukeraketa

"Enpresak eta proiektuak" atalean bigarren formulario bat bete beharra dago.