ELKANO_goikaldeko_logoak

Irudia

ELKANO_Dokumentazioa_Dokumentuak

Dokumentazioa

Eskaerarekin edo web orriko formularioarekin batera dokumentazio hau aurkeztu behar da:

  • NANaren, AIZen edo pasaportearen kopia.
  • Deialdia argitaratu aurreko administrazio auzotasun edo errolda ziurtagiria GIPUZKOAn (gutxienez urtebetez jarraian, 2015eko urtarrilaren 1ean).
  • Deialdian parte hartu ahal izateko tituluaren espediente akademikoaren ziurtagiria.
  • Hizkuntza mailari buruzko ziurtagiriak.
  • Titulu akademikoen kopia sinplea edo tituluak eskatu izanaren frogagiria.
  • Curriculum vitaea (EUROPASS ereduan).
  • 2 argazki eguneratuak (txartelerako tamainakoa, eta atzealdean izen-abizenak idatzita).
  • Egindako ikastaroak eta lan esperientzia (laneko bizitzaren txostena edo enpresa ziurtagiria) egiaztatzeko dokumentuen fotokopiak. Ez dira baloratuko dokumentuen bidez justifikatzen ez diren ikastaroak edo esperientzia.
  • Merezimenduen baremaziorako garrantzitsutzat jotzen den bestelako dokumentazioa.

Ley Orgánica de Protección de Datos Personales

Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko Lege Organikoa

DATU PERTSONALAK BILTZEKO ETA TRATATZEKO BAIMENA

Honen bidez, baimena ematen diet Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateari (IFZ. Q-48/18001-B) eta zerbitzuak emango dizkiodan enpresa/entitate/erakundeari, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoko 6. artikuluaren esparruan, nire datuak tratatu eta lagatzeko, datu horiek laneratzearen arloan eta enplegagarritasunari buruzko jardueren memoria eta txostenetan erabili ahal daitezen.

Adierazten dut helburuak ezagutzen ditudala eta berariaz ematen dut onarpena. Nire datu pertsonalak beste edozertarako erabiltzeko, beharrezkoa izango da nik aurretiaz eta berariaz baimena ematea.

Halaber, adierazten dut jakinarazi didatela edozein momentutan nire datu pertsonaletan sartzeko, horiek zuzentzeko, ezerezteko edo horien aurka egiteko eskubideak erabil ditzakedala.