Kontratuei buruzko arautegiaren laburpena

(2012/12/20ko Gobernu Kontseiluan onartua)

Helburua

  • Lan zientifiko, tekniko, humanistiko eta artistikoak egitea
  • Espezializazio ikasketak edo prestakuntzarako berariazko jarduerak

Egin daitezkeenak:

  • I+G edo teknologiaren berrikuntzarako lanak burutzea eta ikerketaren emaitzak transferitzea
  • Aldian-aldian zerbitzu teknikoak ematea
  • Aholkularitza zientifikoa, teknologikoa edo artistikoa ematea
  • Espezializazio ikastaroak edo prestakuntzarako jarduerak antolatzea eta horietan parte hartzea

Parte har dezaketenak

  • UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileak
  • AZPko langileak (gerentearen baimena izanez gero)
  • Proiektuaren kargura kontratatutako langileak (langileak kontratatzeko araudiarekin bat)

Oharrak:

  • Kontratuen baimentzeak bateragarritasuna emango du automatikoki.
  • Adostasun dokumentua sinatu behar dute, zenbat orduko arduraldia izango duten adierazita
  • Konfidentzialtasun baldintzei arreta berezia eskaini behar diete.
  • Bekadunek ezin dute proiektuko jardueretan parte hartu.

Prozedura

Baimentzea

  1. Saileko edo institutuko kontseiluak Beste egitura batzuetan, kide anitzeko gobernu organoak. Errektorego taldeak sinatu beharreko kasuetatik kanpo, baimentzeko eskumena zuzendaritzako kide bakarreko organoari eskuordetu dakioke.
  2. Ikerketaren arloko Errektoreordetzak

Oharra:

  • Ikastegiek antolatutako espezializazio ikasketak emateko nahiz prestakuntzarako jarduerak egiteko, Ikastegiko Batzarraren baimena ere behar da.

Izapidetzea

9.000 eurorainoko kontratuetarako, emaitza erregistragarririk ez badago

  1. Proposamengileak ITRBra igorri behar ditu honako hauek:
    • a) Sailaren, institutuaren, ikastegiaren edo egituraren baimena
    • b) Jarduerak
    • c) Aurrekontua
    • d) Kontratu proposamena
  2. Errektoreordetzak baimendu behar ditu. Hamabost egun naturaleko epea, administrazioaren isiltasun positiboa.

Oharra:

  • Kide bakarreko organoak sinatzen ez duenean, nahitaez agertuko da UPV/EHU erantzukizunetik salbuesteari buruzko klausula.

9.000 eurotik gorako kontratuak

  1. Proposamengileak ITRBra igorri behar ditu honako hauek:
    • a) Eredu ofizialaren araberako kontratu proposamena.
    • b) Honako hauek biltzen dituen azalpen memoria:
      • Egin beharreko lanak
      • Tartean sartutako langileak eta arduraldia
      • Beharrezko baliabideak, material ibilgetua aipatuta: lokalak, laborategiak, ekipoak eta tresnak
      • Aldi baterako kontratatu beharreko langileak
      • Ordezkorik behar izanez gero, horiek kontratatzeko justifikazioa
    • c) Aurrekontua
    • d) Sailaren, institutuaren, ikastegiaren edo egituren baimena
    • e) Tartean sartutako langileen adostasuna
    • f) AZPko langileek parte hartuz gero, horientzako baimena
  2. Errektoreordetzak baimendu behar ditu. Zazpi egun balioduneko epea dokumentazioa osaturik dagoenetik kontatzen hasita, administrazioaren isiltasun positiboa.

Aldian-aldian egin beharreko zerbitzuetarako kontratuak, zerbitzuok unitateko prezioa ezarrita dutenean

Ez da kontraturik behar, aski da enpresaren eskaera izatea eta tarifa ordaintzea.

  1. Kide anitzeko organoak baimena eskatu behar dio ITRBri jarduera egiteko.
  2. Ikastegi, sail, institutu edo egiturek ITRBri bidali behar dizkiote enkarguak, horiek fakturatzeko.

Kontratuak sinatzea

  • Errektoreordeak eta kide bakarreko organoak sinatu behar dituzte, honako kasu hauetan:
    • Eragina dutenean hainbat ikastegi, sail, institutu edo egituretan, edo
    • Gobernu Kontseiluak araututako prestakuntza jardueretarako direnean, edo
    • Klausulek beren beregi zehazten dutenean baldintzak ez betetzeagatik erantzukizuna eskatuko dela.
  • Kide bakarreko organoak sinatu behar ditu, honako kasu hauetan:
    • Laborategiak edo unibertsitateko ekipamendu inbentariagarri zientifikoa erabiltzea dakartenean, edo
    • Aldi baterako irakasle eta ikertzaileak kontratatzea dakartenean.
  • Ikertzaile arduradunak, unibertsitateak aitortutako ikertaldearen arduradunak edo zuzendaritzako kide bakarreko organoak sinatu behar ditu gainerako kasuetan.

Oharrak:

  • Erakundearen ordezkaritza arrazoiak direla eta, kontratuak errektoreak edo errektoreorde batek sinatu ahal izango ditu.
  • Ezin da kontraturik sinatu baimena lortu aurretik.
  • Ezin da lanik egin kontratua sinatu baino lehen.

Kontratuen edukia

Kontratuan

  • Kontratatzailearen identifikazioa
  • Kontratuaren helburua
  • Ikertzaile arduraduna eta parte hartzen duten langileak
  • Iraupena, kontratua gauzatzeko eta emaitzak entregatzeko egunak aipatuz.
  • Alde bakoitzaren betebeharrak, erantzukizun klausula dagoela adieraziz, hala badagokio
  • Adostutako azken prezioa, ordaintzeko epeak eta moduak
  • Jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen araubidea
  • Lortu gabeko irabaziak erreklamatzea bidegabea dela jasotzen duen klausula
  • Azalpen memoria

Memorian

  • Lanen eta jardueren deskribapena
  • Xehetasun teknikoak
  • Ustez lortuko diren emaitzak

Aurrekontua

  • Unibertsitatearen beraren langileen kostua
  • Aldi baterako kontratatu beharreko pertsonalaren kostua
  • Material suntsikorra
  • Erosi beharreko material inbentariagarria edo dagoen materialaren amortizazioa
  • Joan-etorriak eta dietak
  • Bestelako funtzionamendu gastuak
  • Zerbitzuen azpikontratazioa. Kostua aurrekontuaren %50 baino gehiago bada, errektoreordetzak baimena eman beharko du.
  • Erantzukizun zibileko asegurua beharrezkoa den kasuetan, aseguru horren kostua
  • Zeharkako kostuak: kontratuaren zenbateko osoaren %15, material inbentariagarria kontuan hartu gabe
    • %5 ikastegi, sail, institutu edo egiturarentzat
    • %10 emaitzen transferentzia sustatu eta hobetzeko eta UPV/EHUko gastu orokorretarako

Gestioa

  • Errektoreordetzak aplikazio telematiko bat jarriko du
  • Organikoa irekiko da
  • Kreditua esleituko da fakturatutako zenbatekoagatik, nominen zenbatekoa kenduta
  • Nominei dagokien zatia faktura kobratzen denean esleituko da
  • Ordaindu ezean, gorabeheraren berri emango zaio ikertzaile nagusiari eta hilabete igarotakoan, kreditua bertan behera geratuko da
  • Kontratua amaitutakoan, ikertzaile nagusiak txostena bidaliko du ITRBra eta bertan azalduko du kontratua nola gauzatu den
  • Kontratua amaitutakoan lan edo zerbitzua behin betiko eman eta jaso izanaren ziurtagiria sinatuko da
  • Organikoa itxiko da, kontratua amaitu izanaren ziurtagiria jasotzen den egunetik hasi eta hurrengo ekitaldia itxi arteko epearen barruan