Aurkezpena

UNESCOk antolatutako XXI. mendeko Goi Hezkuntzari buruzko Munduko Adierazpenak xedatzen duen lehentasunezko ekintza Goi Mailako Hezkuntza Zentroek ikasle helduei ere ateak zabaltzea da. Hartara, modu malgu, ireki eta sormenezkoan ikaskuntzarako aukerak sortuko baitira. Eusko Jaurlaritzak bere ibilbide osoan landu duen Ikaskuntzaren Liburu Zuriak bere orrialdeetako batzuetan biltzen du ideia hori: pertsona bakoitzaren premia eta igurikapenetan oinarritutako kalitatezko ikaskuntzarako aukera erraztu behar zaiela pertsona guztiei bizitza osoan barrena. Espiritu horretan eta bizitza osoko Etengabeko Hezkuntzaren ideian oinarritzen da lan jarduera ordainsariduna egiten ez duten 55 urtetik gorako pertsonei EHUk eskaintzen dien "Esperientzia Gelak" Programa. Programa horrek Giza Zientzietako Titulu jakina dauka, eta, gehien-gehienen irakaskuntza Unibertsitateko Sailen bizkar geratzen da. Helduentzako Unibertsitate Ikastaroek (HUI), berariazko ikasgaiez gainera, "irakaskuntza arautuko" ikasgaiak ikasteko aukera ere ematen diete Titulu hori eskuratzen dutenei. Horri esker, belaunaldien arteko harremana bultzatuko da, eta ikasle bakoitzak bere nahien araberako ikasgaiak hartu ahal izango ditu.

 

Arabako Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Caja Vitalen Hobetuz Fundazioak elkarrekin finantzatzen dute "Esperientzia Gelak" Programa.

VITAL

FUNDACIÓN - FUNDAZIOA