Aurkezpena Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua

Aurkezpena

Arabako Esperientzia Gelek Giza Zientzien Unibertsitate Titulua eskaintzen dute, 55 urte baino gehiago eta prestakuntza humanistiko eta soziokulturala zabaldu nahi dutenentzat. Lau ikasturte akademikotan banatzen da, eta ikasturte bakoitzean lauhileko bi izango dira. Lauhileko bakoitzean lau irakasgai irakatsiko dira (hiru derrigorrezko eta hautazko bat, ikasleak aukeratutakoak). Irakasgai guztiek 4,5 kreditutako zama izango dute, lauhilabete osoan 45 ikastorduren balioa izanik. Ikasketa hauek gainditu eta gero lorturiko tituluak ez du biderik emango titulazio ofizialetara sartzeko. Halaber, ez du lan-jarduera profesionalik emateko gaitasuna ematen.