2026-2027 aurretiko izen-ematea

2026-2027 aurretiko izen-ematea

Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua

Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluaren 2026-2027 ikasturteko lehen mailarako izena emateko epea: 2026ko maiatzaren 1etik 17era
Izena emateko orria

Lehen mailan izena emateko prozesua

Izena emateko prozedura

Datorren ikasturterako aurretiko izen-ematea formulario honen bidez egingo da. Aurre inskripzioa egiteko laguntza izatea nahiago dutenentzat, zentroak arreta presentzialerako gune bat jarriko du, zeinetan zentroko langileek online dagoen formularioa betetzen lagunduko dute, modu errez eta pertsonalizatuan.

Plaza kopurua

larogeita hamabost (95) plaza eskaintzen dira guztira.

Aurre izen-ematea egiteko baldintzak

  • 55 urte beteta izatea (2026ko urriaren 1a baino lehen).
  • Behin betiko lan-egoera ez-aktiboan egotea. Baldintza hori bateraezina da enplegu-eskatzaile gisa egotearekin.

Aurre izen-ematea egiteko epea

  • 2026ko maiatzaren 1etik 17ra.

Aurre izen-ematea egin duten pertsonen zerrenda

  • Aurreinskripzioen behin-behineko zerrenda: maiatzaren 19an, ikastetxeko webgunean eta Esperientzia Geletako iragarki-tauletan.
  • Erreklamazioak egiteko epea: maiatzaren 20tik 21era.
  • Behin-betiko izen-emateen zerrenda: maiatzaren 22an, ikastetxeko webgunean eta iragarki-tauletan.

Plazak esleitzeko irizpideak

  • Plaza-erreserba kupo 1 (plaza guztien % 14a): adinez nagusienei zuzendua.
  • Plaza-erreserba kupo 2 (plaza guztien % 14a): aldez aurretik unibertsitateko titulaziorik ez dutenei zuzendua.
  • Gainerako inskripzioak zozketa bidez.

Beraz, 14 plaza izango dira aurrez izena eman duten adin handienekoentzat, eta beste 14 plaza unibertsitate-prestakuntzarik ez dutenentzat. Aurretik unibertsitate-ikasketarik ez duten pertsonen artean kupoko plaza kantitatea gainditzen bada, horien artean adinaren irizpidea aplikatuko da.

Zozketa

  • Zozketa publikoaren data: 2026ko maiatzaren 27an.
  • Ordua: 11:00etan.
  • Tokia: Esperientzia Geletako patioan. 

Behin betiko onarpena

Zozketaren osteko egunetan, behin betiko onartutako pertsonen zerrenda eta itxaron zerrenda Bizkaiko Esperientzia Gelen webgunean eta iragarki oholetan argitaratuko dira.