Mikrokredentzialak 2026-2027
Prestakuntza-proposamenak
Hurrengo mikrokredentzialak, orain arte Unibertsitate Hedapeneko Ikastaro gisa eskaintzen ziren prestakuntza-proposamenei dagozkie, mikrokredentzialen formatu berrira egokituta.
Prestakuntza-proposamen bakoitzaren edukia zehatzago ezagutzeko, dagokion irakaskuntza-gidan sar zaitezke mikrokredentzial bakoitzaren izenburuaren gainean klik eginez.
-Pentsamendu kritikoa: filosofia, zuzenbidea eta gizartea
Arauen, balioen eta gizarte-eraldaketen arteko elkarreragina aztertzen du, ikuspegi filosofiko, juridiko eta gizarte-zientzietatik. Zuzenbidea fenomeno sozial gisa aztertzea, gogoeta etikoa egitea eta berdintasunarekin, aniztasunarekin eta bizikidetzarekin lotutako gatazka garaikideak aztertzea biltzen ditu. Pentsamendu autonomoa eta justiziari, herritartasunari eta balio kolektiboei buruzko hausnarketa kritikoa sustatzen ditu.
Proposatutako mikrokredentzialak
- ¿Es el derecho lo que parece? Mitos y falacias de la cultura jurídica que debilitan el vínculo social
- Transformaciones y mutaciones sociales, económicas y culturales en la globalización
- Ética normativa y metaética
- Conflictos contemporáneos en torno a la igualdad y diversidad desde la sexología
-Artea, zinema eta musika: adierazpena eta pertzepzioa
Ikusmen-arteek, arte eszenikoek eta musikalek zentzua nola eraikitzen duten, ideiak nola komunikatzen dituzten eta pertzepzio soziala eta kulturala nola baldintzatzen duten aztertzen du. Ikus-entzunezko hizkuntzaren azterketa, antzerkiaren eta dantzaren analisia eta hainbat musika-adierazpenen esplorazioa uztartzen ditu. Sentsibilitate estetikoaren garapena, sorkuntza artistikoaren ulermen kritikoa eta entzute aktiboa sustatzen ditu.
Proposatutako mikrokredentzialak
- El lenguaje universal del cine
- Análisis de teatro y danza: dramaturgias de la imagen
- Introducción a la música del siglo XX y contemporánea
- Mujeres cineastas. Desde el pionerismo al feminismo
- Aprendiendo a escuchar la música
-Natur zientziak eta zientzia esperimentalak
Zientziak gizarte garaikidean duen zeregina behatzea, aztertzea eta ulertzea sustatzen du.
Zientziaren diziplinarteko ibilbidea hainbat dimentsiotan:
- Organismoak eta ekosistemak ingurunearekin dituzten elkarreraginak ulertzea.
- Eguneroko bizitzan dauden fenomeno kimikoak dituzten arriskuak, efektuak eta aplikazio praktikoak aztertu.
- Zientziaren azterketa historikoa emakumeen ikuspegitik, produkzio zientifikoan jasandako bazterkeria, alborapenak eta aniztasuna jorratuz.
Proposatutako mikrokredentzialak
- Vida en verde: explorando el mundo vegetal
- La química de nuestro día a día
- Mujeres y ciencia: pasado, presente y futuro