Matrikula 2025-2026

Matrikula 2025-2026

Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua

Hitzordua hartzeko eta matrikulaziorako datak

2., 3. eta 4. mailako ikasleek ikastegiko idazkaritzan hartu beharko dute matrikularako hitzordua (eguna eta ordua).

Hitzordu bakarra emango zaio ikasle bakoitzari, eta interesdunari berari baino ez zaio emango. Dagokien egunean hartu ezin duten ikasleek hurrengo egunetan eskatu ahal izango dute.

Hauek dira hitzordua eskatzeko datak:

  • 2. maila: maiatzaren 5a, astelehena (8:30etatik 13:00etara)
  • 3. maila: maiatzaren 7a, asteazkena (8:30etatik 13:00etara)
  • 4. maila: maiatzaren 8a, osteguna (8:30etatik 13:00etara)

Lehen mailako ikasleek irailaren 1ean deitu beharko dute telefonoz idazkaritzara hitzordua eskatzeko. Telefono honetan eta ordutegi honetan baino ez zaie erantzungo: 94 601 7850, 8:30etatik 13:00etara.

Matrikularako datak eta epeak:

  • 1. mailako matrikula: irailaren 3tik 10era
  • 2. mailako matrikula: uztailaren 15etik 17ra
  • 3. mailako matrikula: uztailaren 9tik 14ra
  • 4. mailako matrikula: uztailaren 3tik 8ra

Tasa akademikoak

  • 2025-2026 ikasturterako matrikula osoa 1., 2., eta 3. mailan: onartzeko zain (gutxi gorabeherako ideia bat ematearren, 2024-2025 ikasturteko matrikula 513,80 € izan zen).
  • 2025-2026 ikasturterako matrikula osoa 4. mailan: onartzeko zain (gutxi gorabeherako ideia bat ematearren, 2024-2025 ikasturteko matrikula 393,02 € izan zen).

Batzuek % 50eko deskontua daukate matrikulan: 1. kategoriako familia ugariek (familia ugariaren liburu eguneratua aurkeztu behar da) eta ekintza terroristen eta genero indarkeriaren biktimek. Bestalde, % 33kodesgaitasuna edo handiagoa daukaten ikasleek ez dute matrikularik ordaindu behar.

Bekak

Ikasteko laguntzak eska daitezke (matrikularen prezioaren % 50). Matrikulatzeko garaian informazio zehatzagoa emango zaie ikasleei.